Barakaldoko Udalak Adimen Artifizialari eta Subiranotasun Digitalari buruzko doako prestakuntza-programa bat jarri du martxan, tokiko turismo-sektoreari zuzendua
Gaur egun, bezeroek ChatGPT, Gemini, Perplexity eta antzeko AA-ereduak erabiltzen dituzte bilaketak egin eta ostatuak, jatetxeak eta beste zerbitzu edo saltoki batzuk aukeratzeko. Beraz, Barakaldoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, turismo-sektoreari zuzendutako prestakuntza-programa pilotu bat antolatu du, % 100 praktikoa.
Barakaldo, 2026ko urriaren 21a
Ekimena ostalaritzako establezimenduei, ostatuei, bidaia-agentziei, gidariei eta beste tokiko turismo-zerbitzu edo saltoki batzuei dago zuzenduta, eta negozio horiei ordainpeko softwarerik eta aurretiko ezagutza teknikorik gabe presentzia digitala kontrolatzen, administrazio-lanak automatizatzen eta Googlen eta AA-bilatzaileetan beren posizionamendu komertziala hobetzen laguntzea du helburu.
Tailerra Inguralden egingo da, 2 orduko 2 saiotan, azaroaren 2an eta 9an (10:00etatik 12:00etara):
- 2026/11/02 - Inspirazioa: marka-nortasuna eta edukien plangintza
- 2026/11/09 - Bilaketa eta lokalizazioa: SEO-posizionamendua AA-bilatzaileetan eta Google Mapsen
