Ostalaritzako terrazen izapideak: 2027rako uko egitea, aldatzea edo automatikoki berritzea
2027rako ostalaritzako terrazak aldatzeko edo horiei uko egiteko izapideak egiteko epea azaroaren 30ean amaituko da, eta hurrengo urterako berritze automatikoak abenduan jakinaraziko zaizkie establezimenduei, dagozkien izapideak egin ditzaten.
Barakaldo, 2026ko azaroaren 5a
Baimendutako terraza duten ostalaritza-establezimenduen titularrei gogorarazten diegu terrazaren indarraldia urtebetekoa edo esleitu zaion denboraldiaren iraupenaren araberakoa dela, baina automatikoki berrituko dela hurrengo ekitaldirako, denboraldi bererako, titularrak kontrakoa adierazten ez badu. Hurrengo urterako terrazaren baldintzak aldatu edo terrazari uko egin nahi izanez gero, abenduaren 1a baino lehen jakinarazi beharko da.
2027RAKO UKO EGITEA EDO ALDATZEA: azaroaren 30era arte
- 2027RAKO BERRITZEARI UKO EGITEA
GARRANTZITSUA: adierazi establezimenduaren izena eta helbidea egoitza elektronikoko formularioaren "Deskribapena" eremuan, eta berariaz jaso terrazaren baimenari UKO EGIN NAHI DIOZULA.
Egoitza elektronikorako sarbidea
- 2027rako BERRITZEARI ALDAKETAK EGITEA
GARRANTZITSUA: 2026an baimendutakoari aldaketak egiteko, adierazi establezimenduaren izena eta helbidea eta eskatu nahi dituzun aldaketak egoitza elektronikoko formularioaren "Deskribapena" eremuan, eta, halakorik badago, erantsi beharrezko dokumentazioa.
Egoitza elektronikorako sarbidea
2027RAKO BERRITZE AUTOMATIKOA: abenduaren 1etik aurrera Udal Zerbitzuek jakinarazi ondoren
Udalak automatikoki berrituko ditu baimenak 2027rako, 2026rako ezarritako baldintzak mantenduz.
Baimenak ez dira berrituko ofizioz egiaztatzean udal-administrazioarekin zorrak daudela, jarduera nagusiaren titulartasuna aldatu dela edo jarduera nagusiaren lizentzia indarrean ez dagoela ikusten bada.
Abenduan, establezimenduek mezu bat jasoko dute posta elektronikoz, beharrezko dokumentazioa aurkeztu eta berritzea burutuko duen ordainketa egiteko.
Dokumentazioa baimendutako denboraldia hasi baino gutxienez 10 egun lehenago aurkeztu beharko da.
Egoitza elektronikorako sarbidea
Pertsona fisikoek posta arruntez Udalaren jakinarazpenak paperean jasotzeari uzteko eskaera
Administrazio publikoekin harreman elektronikoak izatera behartuta ez dauden eta jarduera ekonomikoa pertsona fisiko gisa egiten duten hiritarrek Barakaldoko Udalari, bere erakunde autonomoei eta sozietate publikoei udal-jakinarazpen guztiak bitarteko elektronikoen bidez jaso nahi dituztela eta posta arruntez jakinarazpenak paperean jasotzeari utzi nahi diotela adierazi ahal izango diete.
Bi kanalen bidez eska daiteke:
- Aurrez aurre, HAZ bulegoetan, eskari orokorra betez eta Erregistro Orokorrean aurkeztuz. HAZ Hirugarrenen udal-aplikazioan sartuko da, interesduna hautatuko du eta "NEIS jakinarazpen elektronikoa" aukera markatuko du.
- Online, Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, "Nire Eskabideak" Eremuan sartuz eta "Nire Profila" botoian klik eginez. Baliozko ziurtagiri elektroniko bat erabili behar da.
INFORMAZIO GEHIAGO
Udal Zerbitzuen Arloa
Kontsultak egiteko, ahal izanez gero, posta elektronikoz jarri harremanetan. Ez ahaztu establezimenduaren izena eta harremanetarako telefono bat jartzea.
🖥️ Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
📞 944 78 93 00
