Enpresak eta Merkataritza Berriak

Udalak 5.000 euro bideratu ditu laguntza-lerro honetara, eta inbertitutakoaren % 50 berreskuratu ahal izango da

Azken hilabeteetan egindako fase pilotuaren ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia Mikro Sozietateak bere finantzaketa publikoko programa zabaltzea erabaki du. Lehen, enpresei soilik zegoen zuzenduta; orain, ordea, bideragarritasun eta ibilbide frogatua duten negozioen buru diren eta haiek sendotu, modernizatu edo hazi nahi dituzten pertsona autonomoak ere artatzen ditu.

Zabalik dago Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Merkaekin laguntzaren 2026ko deialdia, bi dirulaguntza-lerrorekin:

  • Merkataritza-ekintzailetzan aholkularitza espezializatua emateko laguntza: Negozio-plan baten garapena finantzatzeko laguntza, ideia berri baten heltze-prozesu baten ondoren.
  • Merkataritza-ekintzailetzarako laguntza: Enpresa berrien edota ekintzailetza-proiektuek sortutako jarduera ekonomiko edo negozio-lerro berrien gastu eta inbertsioak (negozio-ereduaren dibertsifikazioa, establezimendu berriak, enpresa-eskualdaketa) finantzatzeko laguntza, aurkeztutako negozio-planetan identifikatutako ekintzak gauzatuz.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak modernizatzeko laguntza-programa (MEC 2026) atzo argitaratu zuen. Gaurtik irailaren 15era arte eskatu ahal izango da, edo kreditua agortu arte.

SUBIR