Lanbideko enpresak sortzeko laguntza eskatzeko epea zabaldu du Inguraldek

Lanbideko ekintzailetzarako laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Barakaldoko Garapen Agentziak.   Langabeentzat, eta, batez ere, negozio asmo bat duten emakume langabetuentzat, dira laguntzak. Euskal Enplegu Zerbitzuak, guztira, 29 laguntza (38.000 euro) eman dizkio Inguralderi.

Bi lerrotan zatitu dituzte diru-laguntzak: 'Asmo berriak': enpresa asmo baterako azterlana egiteko laguntza; eta ‘Jarduera berriak’: landutako asmoari sostengua emateko eta hura abiarazteko tutorizazio-laguntza. 

Asmo berriak modalitatean, hiru hilez jasoko du sustatzaileak aholkularitza,  bideragarritasun plana egiteko, bai eta gehienezko 1.000 euroko diru-laguntza ere.  Jarduera berriak modalitatean, enpresa abiarazteko laguntza jasoko du sustatzaileak, bai eta gehienezko 1.500 euroko diru-laguntza ere. Aipatu bi laguntza mota horietan, emakumea bada eskatzailea %15 areagotuko da diru-laguntza, eta, 18 urtetik 24ra bitartekoa bada, berriz, beste %15.

Laguntza horiek eskuratu nahi dituzten langabezian diren barakaldarrak jar bitez Inguraldeko Enpresak Sortzeko departamentuarekin harremanetan, 944 789 269 zenbakira hots eginez edo www.inguralde.com web orriaren bidez.

Iaz, 20 barakaldarrek erantzun zioten Lanbideko ekintzailetzarako laguntzen deialdiari.  Haietatik 15ek aukeratu zuen ‘Asmo berriak’ lerroa (gehienak, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalei lotuak), eta 5ek, berriz, 'Jarduera berriak'. Horietatik 4k enpresa-jarduera berria abiarazi zuten Lanbidek ezarritako aldian: arrandegi bat, informatikako zerbitzuen enpresa bat, dekorazio eta barne-diseinu estudio bat eta arreta psikologikoko zentro bat. 

Ekintzaileentzako laguntzak

Jarduera Berrietarako aukeraketa prozedura

Asmo Berrietarako aukeraketa prozedura

Sustatzailearen Lanbiderako eskaera-eredua

SUBIR