Ekintzailetzaren kultura hedatzeko programari esker, enpresarien haztegi bilakatu dira barakaldo ikastetxeak

14tik 17 urtera bitarteko 400 ikaslek parte hartu dute Inguraldek sustatutako Ekintzailearen kultura hedatzeko programan. Programak xede du enpresa-ekimena eta autoenplegua sustatzea

Barakaldoko Udalaren Inguralde-garapen agentziaren ekimena den `Ekintzailetzaren kultura hedatzeko programak´ etorkizunean jarduera ekonomikoa sortzera bultzatu nahi ditu belaunaldi berriak. DBH, Lanbide Heziketa eta Batxilergoko 14 urtetik 17ra bitarteko 400 neska-mutilek hartu dute parte ikasturte honetako ekimenean.

2004. urtean abiarazi zen proiektu honek barne du jarduera sorta baten bitartez, ekintzailetzaren mundua ikasgeletara eraman, eta ezagutaraztea.

Horretarako, enpresa-eremua, lan-merkatuaren egoera, negozio asmoak sortzea, negozio plana eta egun dauden laguntza instituzionalei buruzko hitzaldiak ematen dira. Bestalde, gelan enpresa-asmo bat garatzea proposatzen da talentu ekintzailea modu praktikoan hezteko, bai eta enpresa sortu berrietara bisitak, jarduera ekonomikoan duela gutxi abiarazi diren ekintzaileekin harremanetan jartzea eta Inguraldek eta Ezkerraldeko Enpresak Garatzeko Zentroak (CEDEMI) kudeatutako enpresetara bisitak ere antolatu dira enpresen errealitatearekin lehen hurbilketa izan eta autoenplegua aukeratuz gero, erakundeen laguntza jaso dezaten.

Ezagutza horiek transmititzeko aholkulari adituak, langile autonomoak eta ekintzaileak izaten dira geletara joan eta beraien esperientzian oinarrituz, autoenplegua zinezko aukera dela ikusarazten dietenak ikasleei, adierazi du Inguraldeko lehendakari Danel Solak.
Ikasleek geletan egiten duten ahalegin berritzailea aintzatesteko, eskualdeko behargintzak eta garapen agentziek antolatutako Ezkerraldeko Meatzealdeko Enpresa–asmoen Lehiaketara ikasgeletan ondoen landutako ekimenak aurkezteko aukera ematen die programak. Barakaldoko ikasleek 60 ideia inguru aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketan, eta, bik saria lortu dute.

BIRZIKLATZE ENPRESA SOLIDARIOA

Barakaldoko ikastetxeei inprimagailuen kartutxo eta toner bilketako `benetako enpresa´ baten proiektua garatzeko aukera eskaintzen die programak. Aurten, La Inmaculada ikastetxeak garatu du proiektua eta esperientzia arrakastatsua izan dela aipatu behar da. Aholkulari aditu baten laguntzaz, ikastetxeko ikasleak “sortzeko, arriskuak hartzeko, liderra izateko, motibatzeko, komunikatzeko, negoziatzeko, erabakiak hartzeko eta planifikatzeko” gai izan dira. Ikasle parte-hartzaileek produktuak biltzeko enpresa bat sortu behar dute, eta ondoren, proiektuan parte hartzen duen birziklatzeko benetako enpresa bati saldu. Ikastetxeak aukeratutako proiektu solidario bati emango diote bildutako dirua.

SUBIR