Enpresak eta Merkataritza
Barakaldoko Udalak, BIC Bizkaia Ezkerraldeak eta Bikefriendlyk KIROLA 4.0 kirolaren, industriaren, teknologia berrien eta ekintzaileen topaketa antolatu dute
Ekitaldia abenduaren 11n izango da, BIC Bizkaia Ezkerraldean, eta kirolaren sustapenean jarduten duten administrazio eta eragileak bilduko ditu. 180 pertsona baino gehiago biltzea espero da.
Euskaraldia, hartu kontrola, aukeratu rola
Euskaraldia euskararen aldeko kanpaina da eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da. 11 egun hauetan kalean dagoen establezimendu batean, komertzio batean, fisioterapia bulego batean, ile-apaindegian edota jatetxea batean… lan egiten duen edozeinek euskaraz burutu ahal izango ditu bezeroekiko harremanak eta euskara bihurtu hurkotasunaren osagai bat.
Gure lokalak geu garenaren isla dira. Hurrengo egunetan, Euskaraldiaren biniloaren bidez, geure bezeroei adieraziko diegu euskara, gaztelaniarekin batera, komunikaziorako erabiltzen dugun hizkuntza izan ahal dela. Izan ere, hizkuntza komertzioak eskaintzen duen hurkotasunaren beste osagai bat da, eta osagai horiek guztiek egiten gaituzte herrian erreferente.
Euskaraldian parte hartzea oso erraza da. Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi eta adierazi zer rol hartuko duzun. Bi aukera dituzu:
- AHOBIZI: Euskaraz hitz egiten dakienari euskaraz egingo diet, nahiz eta haiek gazteleraz erantzun. Nire lehenengo hitza euskarazkoa izango da.
- BELARRIPREST: Hitz egidazu euskaraz.Baliteke nik gazteleraz erantzutea baina gustura entzungo dut zure euskara.
Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Erakusleiho-apainketan Barakaldoko merkataritza prestatzeko tailerra eskaintzen du Inguraldek
Bilboko Merkataritza Ganberak antolatua, Iñigo Bastida erakusleiho-apaintzaile ospetsuak zuzenduko du tailerra. Azaroaren 20an izango da, Innobak Beurko Zentroan.
Zabalik dago dagoeneko izena emateko epea.
Hiriko 204 saltoki txikitan erosketak egiteko lehenengo jardunaldian, 2.500 `Barakaldo Bonu' saldu dira
Gabon aurreko asteetan saltokietan kontsumitzea du helburu Barakaldo Bonua kanpainak. ACE Barakaldoren egoitzan eta Gurutzetako Kultur Etxean eskuratu daitezke bonuak.
