Enpresak eta Merkataritza
Bat egin du Barakaldok Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ‘Merkataritza lagunkoiaren alde baturik' astearekin, adinekoak hobeto jagoteko
Ekainaren 10tik 16ra gauzatuko da ekimena, eta saltokiek gizarte sareetan partekatuko dituzte jardunbide on lagunkoiak, bideo eta argazkiak jarriz. Horrez gainera, 'Atera aulkia kalera' ekintza egingo du bigarren urtez aste honetan Inguraldek.
Teknologia berriei buruzko hainbat ikastaro aurreratu antolatu ditu Inguraldek hiri enpresetarako
"Astelehen teknologikoak" izeneko oinarrizko ikastaroen egungo eskaintzari erantsiko zaizkio WhatsApp Business, Estrategias de Monitorización en social media, SEO eta Mailchimp ikastaroak
Inguraldek bere webgunea .eus domeinuan sartuko du
Barakaldoko Udaleko garapen agentziaren webguneak 123.000 bisita baino gehiago izan zituen 2018an
Barakaldok parte hartu du 2019ko Bartzelonako IND+I topaketan hirien papera aztertzeko industriaren eta berrikuntzaren garapenean.
Industriako, administrazio publikoetako, ikerkuntzako eta tokiko garapeneko ordezkariek Viladecans-en honako hauei buruz hitz egin dute: industria, berrikuntza eta nola sortu hazkuntza jasangarrirako aukerak.
