Barakaldok merkataritza jarduerarik gabeko lokalen berreskuratze estetikodun plana zabalduko du Portu kaleko inguru guztian, ‘Zubiak’ proiektuaren bidez

Abenduaren 28an kale ekintza egingo da herritarren parte hartzera irekita 25 lokal apaintzeko, herriko paisaia hobetzeko eta horren erabilera martxan jartzeko helburuarekin. Horma irudiak egiteko partaidetza egongo da herriko artisten laguntzaz, taldeetan antolatutako familiako kirol proba eta Bic Bizkaia Ezkerraldea eraikinean pintura erakusketa.

Gainera, Portu kalera Gabonaldia gerturatuko da umeentzako tailerrekin eta benetako tamaina duten figurazko jaiotza izugarriarekin.

Barakaldo, 2018ko abenduaren 11

Barakaldoko Udala ahalegina egiten ari da gertuko merkataritza indartzeko eta merkataritza jarduerarik ez duten lokal pilaketa guneen itxura hobetzeko. Toki hauei laguntza emateko helburuarekin, herritarrentzat interesgarriagoa izateko eta negozioa ipini nahi duten pertsonen atentzioa erakartzeko, 2016an Portu kaleko esku hartze estetikoaren proiektua hasi zen, eta orain ondoko kaleetara zabaltzen ari da. «Portu kalean ireki diren bost negozio berrien emaitzak ikusten ari gara jadanik, eta martxan dago seigarren ekintza Azkona lokalean» nabarmendu du Danel Sola Inguraldeko presidenteak.

Lan lerro honekin jarraituz, Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziak, Inguraldek, ‘Zubiak Barakaldo, zubiak eraikiz’ deituriko kale ekintza bat egingo du abenduaren 28an, erabilerarik ez duten 25 establezimenduren hormak, pertsianak eta erakusleihoak koloreekin, horma irudiekin eta hainbat sorkuntzekin apaintzea helburu duena ‘Barakaldo hirigunean’. Hiri esparru hori honako hauez osatuta dago: Auzolan plaza, Portu kaleek, Ibarra, San Antonio, Pormetxeta, Arana, Aldapa, San Juan, Ibarra zeharkalea, Ramón Zabalo, Botxo, Dolores Ibárruri, Ramón y Cajal, Murrieta eta Pormetxeta Plaza.

Inguraldeko presidenteak azaldu du inguru honetako esku hartzeak, zeinak azken hamarkadetan merkataritza indarra galdu duen, onurak eskaini nahi dizkiola bai komertzialei baita herritarrei eta pertsona ekintzaileei ere, izan ere, «espazio hutsen hobekuntza estetikoak auzokideen mugimendua handitzeko balio du kale horietan, inguruko negozioei onura dakarkie itxura hobea izango dutelako eta pertsona ekintzaileei atentzioa ematen die».

Halaber, abenduko esku hartzeak Barakaldoko sormen potentzialaren ikusgaitasunean lagunduko du eta horrela lokalen eta hormen hobekuntza estetikoaren parte hartze aktiboa eskainiko die artistei, afizionatuei eta pintura akademiako ikasleei.

‘Zubiak Barakaldo’ proiektuak Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Hirigune Programaren diru laguntza izango du.

FESTA EGUNA

Abenduaren 28a jardunaldi parte hartzailea izango da eta 11:00ak eta 19:30ak artean publiko guztientzako ekintzak egongo dira.

Egitaraua 10:00etan hasiko da Auzolan Plazan. 10:30etik 15:00etara horma irudi parte hartzaileak marraztuko dira gonbidatutako herriko artistek zuzenduta, eta lokal hutsetan kokatuko dira, egintza honen helburua hori izanik.

Gainera, 12:00etatik 13:00era bidegorri inguruan tailer teoriko praktiko bat eskainiko da oinezkoen eta txirrindularien arteko elkarbizitza hobetzeko. 17:00etatik 18:30era taldeetan antolatutako familiako kirol proba egingo da Desertu Berrian.  

Arratsaldez, egunean zehar egindako horma irudien bidez ibilbide artistikoa egingo da, herritarrek eta artistek egindako lana aditzera emateko. 18:45ean Murrieta kalean parte hartzaileen elkarretaratzea egongo da, Urbanekin bat egiten duen pasarela elkarrekin igarotzeko eta BIC Bizkaia Ezkerraldea eraikinean ‘Barakaldo Zubiak’ Pintura Erakusketa inauguratzeko, Barakaldoko artista zaletuen 60 lan baino gehiago izango dituena.

Egitaraua 19:30ean amaituko da eta parte hartzaileei objektutxo bat emango zaie jardunaldiaren oroitzapen gisa.

Ekintzen hedapenean laguntzeko, ‘Zubiak Barakaldo’ Facebookeko orrialdea martxan ipini da.

GABONALDIAK PORTU KALERA GABONETAKO XARMA ERAMANGO DU

Portu kalean Kultura Sailak antolatutako hainbat ekintza egingo dira aurten, Gabonaldia egitarauaren barruan, inguru honetako herri dinamizazioan laguntzeko helburuarekin. Horrela, abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte ‘Portu kalea, Gabonetan zabalik’ ekimenak merkataritza jarduerarik ez duten hiru lokal xarmaz eta ilusioz beteko ditu. Establezimenduen fatxadak biniloz apainduko dira ipuinetako ohiko dendak birsortzeko, eta barnean 4 eta 10 urte arteko umeentzako doako tailerrak egongo dira, gailetak, gabonetako apaingarriak eta opariak egiten ondo pasatzeko familian.

Gainera, urtarrilaren 6ra arte, Botxo Plazara gerturatzen direnek Belenista Santos Justo y Pastor elkarteak benetako tamainako irudiekin egindako jaiotza izugarria ikusteko aukera izango dute.

Tailerren egitaraua:

  • Abenduaren 22an eta 29an (larunbatak) 17:30etik 19:30era
  • Abenduaren 23an eta 30ean (igandeak) 11:30etik 13:30era
  • Abenduaren 26an, 27an eta 28an eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era

 

 

 

 

 

 

 

SUBIR