Berriak
InfoAyudas buletinaren eguneratze berria (2020/12/03)
InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena.
Barakaldok bihar irekiko du ostalaritzako establezimenduek itzuli beharrik gabeko 800 euroko laguntzak eskatzeko epea
Laguntza zuzenen lerro berria abenduaren 10era arte eskatu ahal izango da, www.barakaldo.eus egoitza elektronikoaren bidez eta inguralde.eus web orrian.
Ekimen hori Barakaldoko Udalak ostalaritzari laguntzeko abian jarritako neurri-sorta berriaren parte da, eta alokairuen bitartekaritza eta terrazen tasaren doakotasuna ere barne hartzen ditu.
Barakaldoko herritarrek udal kudeaketa onartu dute pandemiaren aurrean, eta zigorrak ezartzeko irmotasun handiagoa eskatu dute
Inguraldeko Behatoki Sozioekonomikoak azaroaren lehen astean egindako ikerketa soziologiko batek agerian uzten du herritarren kontzientziazio-indize handia eta birusaren hedapena kontrolatzeko hartutako neurrien gehiengoaren babesa.
Barakaldok "on line" gune bat sortu du jasotzeko eta eramateko janaria eskaintzen duten ostalaritza-lokalak elkartu eta sustatzeko
Tresna Inguraldeko webgunearen eta sare sozialen bidez eskura daiteke, sektorearen jarduerari eragiten dion dekretua indarrean dagoen bitartean. Udala ostalaritzaren sektoreari laguntzeko prestatzen ari den laguntza-multzo berrian jasotzen da neurrietako bat da. Laguntza horietan, halaber, laguntza zuzenak eta krisiak sektorean duen eragin ekonomikoa murrizten lagunduko duten ekimenak ere sartuko dira.
