Ciscoren informatika aurreratuari buruzko hiru ikastaro eskainiko ditu Barakaldoko Enplegu Arloak, Mentor Gelaren bitartez

Zabalik da dagoeneko online eskoletan izena emateko epea, Juan Antonio Pizarro zinegotziak iragarri duenez

Barakaldo, 2021eko urtarrilaren 19a

Enplegu, Gizarte Kohesio eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloak izena eman du gaur Ciscoren sareko hiru ikastarotan,  Mentor Gela Barakaldoren bidez: CCNA v7 ordenagailu-sareetan, CyberOps Associate (zibersegurtasuna) eta Linux Essentials v.2.

"Teknologia berrien garaian bizi gara, teknologiak lan-nitxo garrantzitsu bihurtu baitira. Horregatik, garrantzitsua da erakundeok gai horiei buruzko prestakuntzarako sarbidea erraztea barakaldarrei, etengabeko bilakaeran baitaude", adierazi du Juan Antonio Pizarro  Enplegu Arloko zinegotzi ordezkariak Inguralde tokiko garapen-agentzian.

Mentor Gelak eskainitako Cisco ikastaroek gainerako ikastaroek duten hileko kostu bera dute, baina 4 eta 5 hilabete arteko iraupena duen plangintza espezifiko bati jarraitzen diote. Ordenagailu-sareetako CCNA v7 ikastaroak hiru modulu dauzka, banaka osatu beharrekoak

Matrikulatzeko epea urtarrilaren 29ra arte egongo da zabalik ordenagailu-sareen eta zibersegurtasunaren ikastaroetarako, eta otsailaren 1era arte, ostera, Linuxenerako

Matrikula aurrez aurre egin daiteke, udalaren garapen-agentziaren egoitzan: Inguralde (Aldapa 3a kalea), bai eta online ere. Interesdunak ikasgelako administratzailearekin (Iratxe Larrauri) harremanetan jar daitezke, helbide elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko., bai eta 944 789 527 zenbakira deitu ere, edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago lortzeko.

ESPAINIAKO GOBERNUAK SUSTATUTAKO ZERBITZUA

Mentor Gela Barakaldok 150 prestakuntza-ikastaro baino gehiago eskaintzen ditu, jarduera-multzoen arabera taldekatuta. Ikastaro horiek tutore baten laguntza dute, eta Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren ziurtagiri ofiziala ere bai, Mentor Gela proiektuaren sustatzailea baita herrialde osoan.

Zehazki,  Barakaldoko Udalaren Inguralde garapen-agentziak kudeatzen du  Mentor Gela Barakaldo. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan ikastaro horiek eskaintzen dituen erakunde bakarra da

SUBIR