Zabalik da barakaldarrak kontratatzeko Enplegu Zinegotzigoak sustatutako laguntzak eskatzeko epea

Milioi bat euroz hornitutako dirulaguntzok aprobetxa ditzaten animatzen ditu enpresak eta herritarrak Juan Antonio Pizarro zinegotziak, 136 bizilagun izan baitaitezke onuradun

Barakaldo, 2021eko urtarrilaren 25a

Gaurtik aurrera,  Enplegu zinegotzigoak bultzatutako laguntzak eska ditzakete enpresek, Barakaldoko auzotarrak kontratatzeko, 2020-2021 aldirako. Tokiko Enplegu Planaren barruan kokatzen da ekimena, eta Idoia Mendia   lehendakariordeak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatzen du, Lanbideren bitartez.

Dirulaguntza horiek, gehienez ere, 136 lagunentzat izango dira, milioi bat eurotik gorako inbertsioari eginez."Garrantzitsua da langabezian dauden enpresek eta barakaldarrek beraiek laguntza horien berri izatea, Barakaldon inoiz izan den dirulaguntza-planik handienaz ari baikara. Enpleguaren arloko ahalegina egin dugu pandemiak sortutako egoeraren ondorioz zaila den une batean, eta, beraz, denak animatzen ditut aukera hori alferrik gal ez dezaten", azaldu du Inguralde tokiko garapen-agentziako Enpleguko zinegotzi ordezkari Juan Antonio Pizarro jaunak.

Barakaldoko Udaleko Enplegu Arloko zinegotzigoak bultzatutako kontrataziorako laguntzen deialdiak bi berritasun ditu: kontratatutakoek udalerrian erroldatuta egon beharko dute, eta lehentasunezko kolektiboen artean, Covid-19ren pandemiak eragindako osasun-alertaren ondorioz lana galdu dutenak sartuko dira.

Laguntza-programa berariaz zuzenduta dago lanaldi erdian gutxienez 3 hilabeteko iraupena duten kontratuak egiten dituzten Barakaldoko enpresetara. Gehieneko laguntza 3.000 eurokoa izango da hiru hilabeteko iraupena duen lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko, eta 6.000 eurora arte handituko da kontratua sei hilabete edo gehiagorako egiten bada. Nolanahi ere, laguntzaren azken zenbatekoak ezin izango du soldata-kostuen % 75 gainditu.

9.000 EURORA ARTE
Kontratatutakoak kolektibo berezietako kideak badira (Covid-19k eragindakoak, 35 urtetik beherakoak edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan daudenak, adibidez), dirulaguntza ezingo da izan kontratatutakoen soldata-kostuen (kontratu-amaierako kalte-ordainak barne) eta gizarte-segurantzako kostuen % 100 baino handiagoa, 9.000 euroko gehieneko mugarekin.

Enpresek Inguraldeko egoitzan (Aldapa kalea 3A) eskatu ahal izango dituzte laguntzak, urtarrilaren 22ra arte. Deialdiaren testu osoa gaurtik aurrera kontsulta daiteke udal erakunde autonomoaren www.inguralde.eus webgunean.

Diruz lagundu ahal izango dira 2020ko uztailaren 1etik 2021eko martxaren 1era bitartean (egun biak barne) gauzatutako kontratazioak; edozelan ere, 2021eko maiatzaren 30a izango da diruz laguntzeko epealdiaren muga-eguna.

"Laguntza horiei beste ekimen batzuk gehitu behar zaizkie, hala nola zuzeneko 202 kontratazio, 2020-2021 aldirako Tokiko Enplegu Planean ere jasota daudenak. Pertsona horiek duela gutxi hasi ziren lanean, eta horien artean gazte asko daude ¿ guztizkkoaren % 40 inguru ¿, eta horrek agerian uzten du sektore bereziki kalteberen alde egiten ari garen apustua", dio Juan Antonio Pizarro.

SUBIR