Berriak
Barakaldok ez du terrazen tasa kobratuko 2021ean
Ostalaritza sektorearen egoerari buruzko Merkataritza Mahaiaren bigarren bilera monografikoan iragarri dute neurria, eta bertan, sektoreko elkarteek eta udalerriko talde politiko guztiek parte hartu dute.
Udalak iragarri duenez, zuzeneko diru-laguntza eskaeren %50 ordaindu dira dagoeneko, 138.000 euro baino gehiago, eta gainerakoa berehala ordaintzen da, fiskalizatu ondoren.
Covid-19k eragindako egoeraren ondorioz lana galdu duten barakaldarrak lanera itzultzeko bidea samurtuko dute kontrataziorako laguntzek
Milioi bat euroko dirulaguntzak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatuak, Barakaldoko 136 langaberen onurarako izango direla jakinarazi du Juan Antonio Pizarro zinegotziak
Inguraldek itzuli beharrik gabeko 400 laguntza eskaera baino gehiago izapidetu ditu Barakaldoko ostalaritzarako
173 eskaera dagoeneko fiskalizatu dira eta laguntzaren 800 euroak berehala jasoko dituzte; gainerako eskaerak, zuzentzeko eskatu ondoren, Inguraldek egiaztatu ditu eta espedienteak izapidetzeko hurrengo fasera igaroko dira..
Guztira, sektoreak 322.400 euroko diru-laguntza zuzena jasoko du, Barakaldoko Udalak bere egoera arintzeko ezarritako gainerako neurriekin batera, hala nola terrazen tasen doakotasuna eta alokairuen bitartekaritza.
kontrataziorako laguntzak argitaratuta daude 2021
Kontrataziorako Inguraldek eskainitako eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako laguntzei buruz informatzeko. Barakaldoko pertsonak kontratatzen dituzten enpresetarako.
Bizkaiko Aldizkari Ofizialeko DEIALDIA GAUR Argitaratu da (eskarien harreraren hasiera 2021/01/25tik aurrera) Web: (info gehiago)
Informazio gehiago lortzeko edo zalantzak argitzeko:
Inguralde - Enplegua eta trebakuntza: 944 789 355 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Arreta-zerbitzuaren ordutegia: 9:00-14:00

