Berriak

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Aniztasunaren Kudeaketa Arloak web orri berri bat sortu du Barakaldoko bizilagunei enplegua bilatzen laguntzeko, hainbat sektoretako euskal enpresa nagusiek aholkuen emanez. Inguralde garapen-agentziaren bidez garatutako ekimena da, Alfonso Líbano Firestone Fundazioarekin lankidetzan, eta laneratzea errazten du ikuspegi berri batetik, online elkarrizketaren bidez, alegia, kontuan harturik  Covid-19 pandemiaren ondorioz gaur egun mugak daudela lana modu presentzialean bilatzeko,.

Ostalaritza sektorearen egoerari buruzko Merkataritza Mahaiaren bigarren bilera monografikoan iragarri dute neurria, eta bertan, sektoreko elkarteek eta udalerriko talde politiko guztiek parte hartu dute.

Udalak iragarri duenez, zuzeneko diru-laguntza eskaeren %50 ordaindu dira dagoeneko, 138.000 euro baino gehiago, eta gainerakoa berehala ordaintzen da, fiskalizatu ondoren.

Milioi bat euroko dirulaguntzak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatuak, Barakaldoko 136 langaberen onurarako izango direla jakinarazi du Juan Antonio Pizarro zinegotziak

173 eskaera dagoeneko fiskalizatu dira eta laguntzaren 800 euroak berehala jasoko dituzte; gainerako eskaerak, zuzentzeko eskatu ondoren, Inguraldek egiaztatu ditu eta espedienteak izapidetzeko hurrengo fasera igaroko dira..

Guztira, sektoreak 322.400 euroko diru-laguntza zuzena jasoko du, Barakaldoko Udalak bere egoera arintzeko ezarritako gainerako neurriekin batera, hala nola terrazen tasen doakotasuna eta alokairuen bitartekaritza.

SUBIR