Cheapflazioa, zer da? Kalitatea jaitsi arren prezioa jaisten ez denean

Baliteke ontzia bera izatea, betiko marka batena, eta prezioa aldatu ez izana. Baina produktua dastatzean, zerbaitek huts egiten duela nabaritzen duzu: zaporea edo testura jada ez dira lehen zirenak. Badirudi osagai eskasagoekin eginda dagoela. Fenomeno horri cheapflazioa esaten zaio.

Hitza ingelesetik dator: cheap (merkea) eta inflation (inflazioa), eta enpresek euren produktuen kalitatea merkatzen dutenean gertatzen da, batzuetan baita prezioa igota ere, eta kontsumitzaileei horren berri argi eta garbi eman gabe.

Kontua ez da kantitatea murriztea (hori erreduflazioa litzateke), produktuaren itxurari eutsi arren kalitatea jaistea baizik, eta gainera abisatu gabe.

Erabaki horien atzean inflazioa, ekoizpen, garraio eta energia kostuen igoera, eta etekinei eusteko presioa daude. Prezioak igo beharrean (horrek eragina izango luke salmentetan), marka batzuek osagaiak merkatzea aukeratzen dute. Produktuak bera dirudi, baina ez da hala. 

Nola antzeman?

Etiketen bidez. Horietan produktuaren osaera deskribatzen da eta oharkabean pasatzen diren aldaketei buruzko pistak ematen dizkigute. Beraz, horien bidez markak eta produktuak alderatzea komeni da. 

Nola agertzen da?

Lehen fruta naturala zeraman jogurtak, orain aroma artifizialak ditu. Galleta horiek azkarrago desegiten dira, gurin edo zereal gutxiago dituztelako

Prezio bera, kalitate txikiagoa

Cheapflazioa galera isil modu bat da. Ez da begi bistan nabaritzen, baina azkenean zure poltsikoari eta osasunari eragiten die. Horregatik garrantzitsua da etiketetan produktuen osaera irakurtzea. 

 

Iturria: Kontsumobide aldizkaria 54.zk

SUBIR