Zabalik dago negozio berriak abian jartzeko eta dagoeneko martxan dauden negozioak dibertsifikatu eta hazteko merkataritza-ekintzailetzarako Merkaekin laguntza eskatzeko epea

Zabalik dago Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren Merkaekin laguntzaren 2026ko deialdia, bi dirulaguntza-lerrorekin:

  • Merkataritza-ekintzailetzan aholkularitza espezializatua emateko laguntza: Negozio-plan baten garapena finantzatzeko laguntza, ideia berri baten heltze-prozesu baten ondoren.
  • Merkataritza-ekintzailetzarako laguntza: Enpresa berrien edota ekintzailetza-proiektuek sortutako jarduera ekonomiko edo negozio-lerro berrien gastu eta inbertsioak (negozio-ereduaren dibertsifikazioa, establezimendu berriak, enpresa-eskualdaketa) finantzatzeko laguntza, aurkeztutako negozio-planetan identifikatutako ekintzak gauzatuz.

Barakaldo, 2026ko ekainaren 11

Laguntzak barne hartzen dituen jarduerak

Laguntzak barne hartzen dituen jarduerak hiri-espazio batean, kalean bertan kokatutako establezimendu fisiko batean, garatu beharko dira edo bertan garatzeko pentsatuta egon beharko dute. Gainera, txikizkako merkataritzako EJZetan eta zenbait zerbitzutan sartuta egon beharko dute. Ikusi onartutako EJZk

Aholkularitza espezializatua merkataritza-ekintzailetzan: Merkataritza-Ekintzaile AHOLKULARITZA

Baldintza nagusiak: Negozio-ideia berria, dagokion EJZri lotua, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak: Negozio berriak abian jartzea edo negozio-eredua dibertsifikatzea, merkataritza-establezimendu berriak sortzea eta dagoeneko martxan dauden negozioak eskualdatzea.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak: 500 €-tik gorako aholkularitza-zerbitzuak, gutxienez 25 ordu eginda (gehienez 100 €-ko dirulaguntza emango da ordu bakoitzeko)

Laguntzaren zenbatekoa: Onartutako zenbatekoen % 80, gehienez 5.000 €.

Merkataritza-ekintzailetza: Merkataritza-Ekintzaile EKIN

Eskaera-egunean bete beharreko baldintzak (besteak beste):

  • Negozio-planean garatuko den jarduerari dagokion EJZn alta emanda ez egotea, edo 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera alta emanda egotea, bideragarritasun positiboarekin.
  • Negozio-plan bat eduki beharko da (13.1 oinarriaren arabera), bideragarritasun positiboarekin, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera sortua.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak: Negozio berriak abian jartzea edo negozio-eredua dibertsifikatzea, merkataritza-establezimendu berriak sortzea eta dagoeneko martxan dauden negozioak eskualdatzea.

Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak  (Negozio-planean jasoak): Merkataritza-lokalean, instalazio teknikoetan eta biltegietan egindako inbertsioak, eraberritze- eta egokitze-lanak, tresneriaren eta sistema funtzionalen instalazioa, irisgarritasuna, jasangarritasuna, altzariak, makineria espezializatua, teknologia, ibilgailuen erosketa, eskualdatze-eskubideak…

  • Inbertsio-mota bakoitza 500 €-koa izango da gutxienez (BEZik gabe).
  • Inbertsioak, guztira, 5.000 €-koak izango dira gutxienez (BEZik gabe).
  • Laguntzaren zenbatekoa: Onartutako zenbatekoen % 80, gehienez 25.000 €.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak (Negozio-planean jasoak): Eraketa, alokairua, proiektu teknikoak, marketina eta publizitatea, diseinua eta brandinga, prestakuntza espezializatua, ibilgailuen alokairua, leasinga eta rentinga…

  • Gastu-mota bakoitza 100 €-koa izango da gutxienez (BEZik gabe).
  • Gastuak, guztira, 1.500 €-koak izango dira gutxienez (BEZik gabe).
  • Laguntzaren zenbatekoa: Onartutako gastuen % 80, gehienez 7.500 €.

Epeak

Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko ekainaren 10etik irailaren 15era edo aurrekontu-kreditua agortu arte.

Gauzatzeko epea: 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra

Sartu deialdian

 

Eduki hau informatzea helburu duen laburpen ez-ofiziala da. Informazio ofizial guztia, Agindu Arautzailea eta izapideak Eusko Jaurlaritzaren webgunean kontsulta daitezke 

Informazio gehiago eta kontsultak

Enpresak Sustatzeko Arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 944789395 – 944789400

SUBIR