Bizkaia Mikro Sozietateak finantzaketa publikoko lerro berri bat ireki du autonomoentzat
Azken hilabeteetan egindako fase pilotuaren ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia Mikro Sozietateak bere finantzaketa publikoko programa zabaltzea erabaki du. Lehen, enpresei soilik zegoen zuzenduta; orain, ordea, bideragarritasun eta ibilbide frogatua duten negozioen buru diren eta haiek sendotu, modernizatu edo hazi nahi dituzten pertsona autonomoak ere artatzen ditu.
Barakaldo, 2026ko ekainaren 17a
Beraz, gaur egun, Bizkaia Mikro Sozietateak bi mikrofinantzaketa-lerro ditu, Bizkaiko negozio txiki gehienak barne hartzen dituztenak. Izan ere, sektore horrek zailtasun gehiago izaten ditu finantzaketa konbentzionala lortzeko.
MIKRO AUTONOMOAK
- Onuradunak: Negozio eskatzailearekin autonomoen erregimenean alta emanda gutxienez 3 urte daramatzaten autonomoak (eta beste fakturazio-baldintza batzuk, langile-kopurua… betetzen dituztenak).
- Helburua: Ibilgetuan eta I+G+Bn egindako inbertsioak eta merkataritza-, ekoizpen- eta antolaketa-jarduerarekin lotutako gastuak finantzatzea.
-
Ezaugarriak:
- Gehienez 50.000 € inbertsioetan edo 15.000 € zirkulatzailean, % 2,5eko interesarekin.
- Gastu eta komisiorik gabe. Hirugarrenen berme eta abalik gabe.
- Amortizazio-epea 5 urtekoa izango da gehienez, urtebeteko gabealdiarekin, eta amortizazio aurreratua kosturik gabe egiteko aukera egongo da.
Informazio gehiago eta eskaera
MIKRO ENPRESAK
- Enpresa onuradunak: MikroETEak, sozietate mugatuak, lan-sozietate mugatuak, lan-sozietate anonimoak eta 1 eta 10 langile bitarteko kooperatibak.
- Helburua: Merkataritza-, ekoizpen- eta antolaketa-jarduerarekin lotutako inbertsio eta gastuak finantzatzea.
-
Ezaugarriak:
- Gehienez 50.000 €, % 2,5eko interesarekin.
- Notario-gastu eta -komisiorik gabe. Berme eta abal pertsonalik gabe.
- Amortizazio-epea 5 urtekoa izango da gehienez, urtebeteko gabealdiarekin, eta amortizazio aurreratua kosturik gabe egiteko aukera egongo da.
Informazio gehiago eta eskaera
