Enpresak eta Merkataritza

Inguraldek hiriko merkataritza sustatzea xede duten ekimen bi abiarazi ditu. Hemendik aurrera, herritarrek eta bisitariek baliabide digital berri bi izango dituzte Barakaldoko saltoki txikiek eskaintzen dituzten kalitatezko produktuen eskaintza zabala ezagutzeko, bai eta hiria erakargarriago bihurtzeko asmoz, saltokiek antolatzen dituzten aisia eta kultura arloko jardueren berri izateko ere. 

Oinarri teknologikoa duten ehun bat enpresa txiki bildu dira. Espainiako hainbat lekutatik etorri dira, eta guztiek hartu dute parte Red Española de Ciudades de la Ciencia y la Innovación, Red Innpulsok antolatutako Alkate eta Ekintzaileen arteko Lehengo Topaketan.

Joan den larunbatean, Barakaldoko Karmengo jaietan, “Barakaldo Creativity Market” artisautza eta diseinuaren lehenengo topaketa ospatu da. Udalak sustatutako azoka hau ekintzailea eta alternatiboa da. Bere helburua da haien lana ezagutzera eman nahi duten herriko diseinatzaile, sortzaile, artisau, merkatari txiki eta denda weben produktuak erakustea.

Barakaldoko Udalak ‘Renova tu Comercio’ planaren bigarren edizioa jarri du abian. Denda, taberna eta zerbitzu enpresei aholkularitza ematen die haien negozioak modernizatzeko eta profesionalizatzeko.

SUBIR