Barakaldoko 26 saltokik Inguralderen Renove Planean parte hartu izanagatik ziurtagiri bat jaso dute
Barakaldoko alkateak, Alfonso Garcíak, eta Inguralderen presidenteak, Ana Belén Quijadak, 26 ziurtagiri banatu dizkiete lehenengo Plan Renovan parte hartu duten saltokiei.
Udalak Inguralde garapen-agentziaren bidez sustatutako egitasmo hau eta bi programa ditu; Renova Punto de Venta eta Renova Tienda Digital. Ekitaldia azaroaren 26an egin da Clara Campoamor zentro zibikoan. Alkateak adierazi duenez, «saltoki horiek kudeaketa erremintak ezarri dituzte eta prestakuntza prozesuan parte hartu dute, haien negozioak hobetzeko eta modernizatzeko, eta egindako ahalegina azpimarratu behar da».
Renova Barakaldoko hiri enpresa txikiaren modernizazioa eta profesionalizazioa bilatzen duen programa da. Prestakuntza taldeka egiten da eta aholkularitza, saltokian bertan. Programaren helburua da merkatariei laguntzea, haien negozioak bultzatzeko. Udalak saltokien parte hartzea diruz laguntzen du, Europako Gizarte Funtsaren Valora programaren bidez.
Barakaldoko Udalaren garapen-agentziak ‘Renova Punto de Venta’ programaren bigarren edizioa abian jarri du. 18 saltokiak hartuko dute parte, eta banakako hobekuntzarako prozesua ezartzeko lan egiten ari dira maiatzetik .
Bigarren ‘Renova Tienda Digital’ programan izena emateko epea zabaldu da. Bertan, saltzeko era aldatu nahi duten hiriko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresek parte har dezakete. Denda digitalerako saltoa emango dute, aholkulari baten laguntzari esker. Interesatuta dauden negozioek izena eman dezakete Inguralderen e-posta honen bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
