Moda sektorea ibiltokira igo da

Moda, musika eta azken joerak Barakaldo Antzokian ospatu den lehenengo ‘Barakaldo Fashion Week’n

Barakaldoko moda sektoreak lehenengo Barakaldo Fashion Week  ospatu du Barakaldo Antzokian. Azaroaren 21ean, eskenatokian, Lara Núñez Morales, Yolanda Stacio, Esti Aguinagalde eta Eba Cruz diseinatzaile gazteen azken sorkuntzak ikusteko aukera izan genuen. Gainera, ‘Picasso’ bilduma aurkeztu zen, Nicolás Larburu ikastetxeko Patroigintza eta Moda zikloko bigarren mailako ikasleek egindakoa. Lehenengo mailako ikasleen lanak ere erakutsi ziren. Moda eta azken joerak egon ziren, musika ere bai, Barakaldoko Geométrica musika taldearen eskutik.

Proposamenak berritzaileak izan ziren eta kolorez beteta zeuden. Publikoak Barakaldo Antzokia bete zuen, eta proposamenak txalotu zituen.

Artemisa proiektua

Ibiltokia hainbatek antolatu dute: Barakaldoko Udalak, bere garapen-agentziaren bidez, Inguralderen bidez,  Asociación de Creadores de Moda en Movimiento de Euskadik (ACMME) –Barakaldoko Eba Cruz bere lehendakaria da– eta Nicolás Larburu institutuak. Ibiltokia Artemisa proiektuaren barnean dago. Horrek hiriko moda sektorearen formakuntza, enplegua eta enpresen arteko kooperazioa sustatzea du helburu.

Artemisak xede zehatzak ditu: moda diseinatzaile gazteen enplegagarritasuna hobetzea,  hirian balore profesional berriak aurkitzea eta moda sektoreko enpresen arteko kooperazioa sustatzea.

Proiektu honen bidez, coaching saioak eman zaizkie Nicolás Larburuko Patroigintza eta Moda, Estetika eta Ile-apainketa zikloetako 27 ikasleei. Saio horietan, ikasleek herriko enpresa eta euskal diseinatzaile gazteen esperientzien berri izan dute. Lagungarria izango da lan-merkatura sartu behar diren unerako. Bigarren fasean, Barakaldo Fashion Week  ibiltokia antolatu zuten.

SUBIR