Barakaldo Enpresa Berritzailearen IV edizioko irabazleak

Arin Innovation, Revical enpresak eta Ane de Cocó denda Barakaldo Enpresa Berritzailearen IV edizioko irabazleak izan dira. Sariak Barakaldoko Udalak ematen ditu Inguralde garapen-agentziaren bidez. Aurtengo ediziora 20 enpresa aurkeztu dira.

Arin Innovation enpresak Oracle teknologian oinarritutako soluzioak ezartzen ditu enpresetan eta aholkularitza ere eskaintzen du. Enpresa honek 13.000 euroko ‘Innovación’  saria irabazi du, Google Glassentzako ‘Enjoy Barakaldo!’.

Bestalde, Revical enpresak 10.000 euroko ‘Iniciativa’ saria irabazi du. Aluminiozko “erradiadore-arropa eskegitzeko toki” baskulagarria sortu du.

Edizio honetan, Udalak kategoria berria sortu du denda eta tabernentzat. Saltoki horiek 10 langile baino gutxiago izan behar dituzte eta saria 7.000 eurokoa da. Sari horretara 7 saltoki aurkeztu dira.

Ane de Cocó ‘atelier’ak (tailerra) saria irabazi du. Izan ere, artisau-kapelak eta burukoak egiteko lanbide tradizionala berreskuratu du.

Bestalde, epaimahaiak sari ekonomikorik ez duen “aipamen berezi” bat banatu du. Eba Cruz eta Frida Moda saltokiek jaso dute lankidetza eta izaera sortzailea sustatu dutelak.

SUBIR