Enplegua
Barakaldok 52 ekintza aurkezten ditu 2025-2026ko Enplegu Ekintzen Planerako, 2 milioi euroko diru-laguntzarekin
Barakaldok Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoari egindako proposamenak 117 pertsona kontratatzea aurreikusten du zuzenean, horietatik 47 gazte, gehienez 8 hilabetez
Enplegu Planari buruzko informazioa, bai eta langabeen kontratazio mugagabeagatik enpresei ematen zaizkien laguntzei buruzkoa ere, www.inguralde.eus webgunean eta Inguralderen sare sozialetan kontsulta daiteke.
Global Training Bekak 2025: Global Training beken deialdian izena emateko epea luzatu da
Global Training beken deialdian izena emateko epea luzatu da
Global Training Bekak 2025: Eman izena irailaren 12ra arte!
Bueltan gara, deialdi berriarekin eta beka gehiagorekin, zuretzat.
Global Training beken deialdi berria irekita dagoela, aurten aukera gehiago eskaintzen dituena. Beka berri ditugu atzerrian lan egiteko, hilean 1.635 €-ko soldatarekin (gordinak).
Beka jasotzeko baldintzak:
- 30 urte baino gutxiago izatea
- Unibertsitate-titulua edo goi-mailako lanbide-heziketa
- Ingeleseko B2 maila (proba erabilgarria).
Esperientzia paregabe honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ezagutu deialdiaren baldintzak eta animatu parte hartzera!
Ez galdu aukera hau eta eman atzerrian esperientzia aberasgarri baterako lehen urratsa!
Eman izena irailaren 12a baino lehen esteka honetan eta ireki ateak zure etorkizunari.
Valoriza enpresak 10 pertsona kontratatu ditu udan lan egiteko, Inguraldek langabeekin sustatutako topaketaren ondoren
Laurogeita hamar pertsona joan ziren apirilaren hasieran INNOBAK Beurko zentroan egindako deialdira, Barakaldoko kale-garbiketaz arduratzen den enpresaren eta lanik gabeko pertsonen arteko zuzeneko harremana errazteko, udako hilabeteetan zerbitzua emateko helburuarekin.
"Kontratazio horiek agerian uzten dute lankidetza publiko-pribatuak tokiko enplegua sortzeko duen garrantzia", adierazi du David Solla Inguraldeko presidenteak, eta gogorarazi du ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak toki-erakundeei laguntzeko duen 3R programaren barruan sartzen dela.
