Enplegua
Barakaldok bi enplegu-ekintza berri aktibatu ditu lehentasunezko arretako kolektiboei zuzenduta, arraila digitala murrizteari begira
"Administrazio Elektronikora hurbiltzea" ekimena 2025. urtearen hasieran jarriko da berriro martxan, 9 langabetu prestatzeko, orientatzeko eta kontratatzeko helburuarekin. Pertsona horiek Barakaldoko Udaleko Bulego Elektronikoen "izapide digitalen bideratzaile edo informatzaile" bihurtuko dira, eta udal-kanal digitaletarako sarbidea erraztuko dute, bereziki adinekoei.
Era berean, antzeko enplegu-ekintza bat jarriko da abian "Herri Lagunkoia" programaren esparruan, 45 urtetik gorako 10 langaberen prestakuntza eta kontratazioa ahalbidetzeko.
Hautagaiak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez bilduko dira, ohi bezala.
Lanbidek hitzarmen bat sinatu du hainbat erakunderekin Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren prestazioekin lotutako transakzio elektronikoak egiteko
Prozeduren kudeaketa arintzeko eta Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko eskubidearen eraginkortasuna bermatzeko mekanismo egokia da Zabaltze-Sartu, Secretariado Gitano Fundazioa eta Gaztaroa-Sartu atontzea kudeaketa jakin batzuk egiteko
DBEaren erabilera egokia sustatzeko kanpaina abiarazi du Lanbidek, baita iruzurra atzemateko sistemak indartu ere
Komunikazio ekintza bat jarri du abian, ‘Betetzea zure bermea da’ lelopean, bai eta iruzurraren aurkako postontzi bat ere, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak aurten lehen aldiz martxan jartzen duen ekintza eta Laguntza, Ikuskaritza eta Kontrolerako Urteko Planaren barruan dagoena
Lan Mentoring, belaunaldien arteko erreleboa ziurtatzeko laguntza-zerbitzua, EAEko ETE guztietara zabaltzen da fase pilotuaren ondoren
Gaur goizean, Irungo Ficoba erakustazokan egiten ari den Merkalan V. Enplegu eta Prestakuntza Azokan, Lan Mentoring aurkeztu da. Lan Mentoring Lanbidek, Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin (Innobasque) lankidetzan, doan jartzen du ETEen eskura, bere plantillan belaunaldi-errelebuko prozesuetan ezagutza estrategikoak eskualdatuko direla bermatu nahi badute. 60 enpresak parte hartu duten proba pilotu baten ondoren, Lan Mentoring zerbitzua euskal enpresa txiki eta ertain guztiei irekita geratuko da datorren hilean, eta laster izena eman ahal izango dute Lanbideren webgunean.
