Egitasmo estrategikoak - Berrikuntza
Barakaldok 300 etxe eta denda baino gehiago ditu dagoeneko bere Tokiko Energia Komunitateari lotuta
Bukatuta daude TEKBarakaldo ekimena garatzeko Barakaldoko Udalak lagatako zazpi udal-eraikinen estalkietan eguzki-plakak jartzeko lanak.
Barakaldoko alkate Amaia del Campok energia komunitatearen indarra nabarmendu du Barakaldoko TEKen kasu praktikoaren aurkezpenean, gaur Bilbon "Udalerriak eta trantsizio energetikoa" gaiari buruz egindako kongresuan.
Barakaldok itsasadarraren inguruaren berreskurapen naturalaren aldeko apustua aurkeztu du Espainiako II. Hiri Foroan
Amaia del Campo alkateak "Natura hiriguneetan" eztabaida-mahaian parte hartu du, eta azpimarratu du garrantzitsua dela "ibaiak birnaturalizatzea", hirietan pertsonen bizitza hobetzeko.
Espainiako II. Hiri Foroa atzo eta gaur artean egin da Granadan, eta Estatuko eragile nagusiek parte hartu dute hirien eremuan, Hiri Agenda Ekinean gaiari buruz eztabaidatzeko.
Barakaldo erreferente izango da bigarren urtez jarraian "Etorkizuneko Hiriak" biltzarrean, non hiri-eraldaketarako aukerak eta joerak aztertuko diren
Ekimen honen bigarren edizioa datorren asteazkenean, urriaren 4an, izango da Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Bertan, hiriko erronka nagusiei buruz eztabaidatuko duten eragile, entitate eta erakunde publikoek parte hartuko dute.
"Barakaldo bere bigarren hiri-eraldaketan murgilduta dago, eta horri esker, ondo kokatzen ari gara etorkizuneko erronka handiei aurre egiteko", ziurtatu du alkateak.
Barakaldon egin da Bizkaiko 116 enpresari Hazinnova ziurtagiria emateko ekitaldia
Jardunaldia BIC Bizkaia Ezkerraldean egin da, eta EAEko eskualde ezberdinetan zehar egindako bost topaketen zirkuituko lehena da. Jardunaldian, euskal 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, SPRIk eta Innobasquek bultzatutako Hazinnova programak berrikuntza ez-teknologikoari buruzko doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die enpresa txiki eta ertainei, lehiakortasuna bultza dezaten.
