Egitasmo estrategikoak - Berrikuntza
Amaia del Campok Barakaldoko hiri-berroneratze eredua Hiri Agendetako erreferentzia gisa jarri du III. Techcities Foroan
Barakaldoko alkateak gaur Sant Boi de Llobregaten egin den “Ekintzara bideratutako Hiri-Agendak” Eztabaida Mahaian parte hartu du, techcities hirugarren edizioaren esparruan.
“Barakaldo bigarren Hiri Eraldaketa batean murgilduta dago, erdigunean eta auzoetan pertsonak eta Itsasadarra protagonista direla”, nabarmendu du alkateak Estatu osoko erakundeetako ordezkarien aurrean, eta Hiri Agendaren kontakizunari, erronkei eta erantzunei buruz eztabaidatu dutela.
Barakaldok Industria 4.0 eta digitalizazioa hurbildu dizkie udalerriko enpresa txiki eta ertainei
Gaur goizean, BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ilgner Aretoan, "Challenge 4.0” jardunaldia egin da, Barakaldoko enpresa txiki eta ertainetan eraldaketa digital jasangarriko prozesuak sustatzeko.
Jardunaldian tokiko 30 enpresatako 45 ordezkari izan dira, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren 2021eko Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programaren barruan.
Barakaldok bere “Hiri Erronkak” proiektua bultzatuko du Deustuko Unibertsitatearen lankidetzarekin
- Inguraldek lankidetza publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du, hiriko erronka berritzaileen lehiaketetan parte hartzen duten berrikuntza-proiektuek udalerriaren beharrei eraginkortasunez erantzun diezaieten.
- Deusto Tech eta Deusto Ekintzaile Institutu Teknologikoak espezializazio teknologiko handiko arloetan eta erronken araberako berrikuntzaren kudeaketan gaitasun teknikoa eta esperientzia emango diote Barakaldoko Udalak sustatutako prozesuari.
Global Innovation Day 2021 10. edizioa
Eman izena Global Innovation Day 2021en hamargarren edizioan eta jarraitu streaming bidez harrituko zaituen telebista formatuko programa.. Erregistratu
