Egitasmo estrategikoak - Berrikuntza

Lehiaketaren lehen edizioak 72.000 euro banatuko ditu saritan, eta datorren ekainaren 24an amaituko da, ideia irabazleen berri emango duen ekitaldi batekin.

Barakaldoko Udalak eta Inguraldek, Deustuko Unibertsitatearekin batera, bultzatutako ekimen aitzindariak tokiko talentua mobilizatu du udalerriko lau hiri erronken inguruan: Osasuna, Hiri Zaintzailea, Herritarren Partaidetza eta Smart City.

Deustuko Unibertsitatearen eskutik Udalak bultzatutako lehiaketak 72.000 euro banatuko ditu saritan, Osasunaren, Zainketa Hiriaren, Herritarren Partaidetzaren eta Smart Cityren arloetan identifikatutako erronkei modu berritzailean erantzuten dieten ekimenen artean

"Berrikuntza Irekiko Erronkak" lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek eta enpresek euren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte gaurtik maiatzaren 27ra bitartean

Barakaldoko alkateak gaur Sant Boi de Llobregaten egin den “Ekintzara bideratutako Hiri-Agendak” Eztabaida Mahaian parte hartu du, techcities hirugarren edizioaren esparruan.

“Barakaldo bigarren Hiri Eraldaketa batean murgilduta dago, erdigunean eta auzoetan pertsonak eta Itsasadarra protagonista direla”, nabarmendu du alkateak Estatu osoko erakundeetako ordezkarien aurrean, eta Hiri Agendaren kontakizunari, erronkei eta erantzunei buruz eztabaidatu dutela.

Gaur goizean, BIC Bizkaia Ezkerraldeko Ilgner Aretoan, "Challenge 4.0” jardunaldia egin da, Barakaldoko enpresa txiki eta ertainetan eraldaketa digital jasangarriko prozesuak sustatzeko.

Jardunaldian tokiko 30 enpresatako 45 ordezkari izan dira, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren 2021eko Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko Programaren barruan.

SUBIR