Berriak
84 enpresa berri eratu zituen Barakaldok 2015ean; aurreko ekitaldian baino zortzi gehiago, alegia.
2015ean, 84 enpresa berriren sorrera babestu zuen. Ondorioz,103 enplegu sortu ziren, sustatzaileak eta jarduera hasteko kontratatutakoen artean. Enpleguen % 53,40 emakumeei dagokie, eta %46,60, aldiz, gizonei. Bi milioi euro inguruko inbertsioa eragin zuten enpresek.
Aplikazio mugikor bat sortu du Europar Batzordeak bidaiari zaren aldetik dauzkazun eskubide guztiak biltzeko
EBk sortutako aplikazio mugikor bat da ECC-Net Travel: aire, tren, autobus eta itsas garraiorekin ez ezik ekipajea garraiatzearekin zerikusia duten balizko erreklamazioak in situ egiteko.
Bat egin du Barakaldok Giscom-Euskadi hiriko merkataritza jarduera garatzeko egitasmoarekin
Bat egin du Barakaldoko Udalak Eusko Jaurlaritzak eta Merkataritzako Euskal Konfederazioak (Euskomer) sustatutako Giscom-Euskadi egitasmoarekin;
Lan merkatuari eta enplegu eskaintzei buruzko hileroko lantegia jarri du martxan Inguraldek
"Ostegunetan, enpleguaren egungo egoera” ekimena abiaraziko du Inguraldek, Enplegu Zentroaren bidez. Hilean behin egingo diren talde lantegiotan unean–uneko lan merkatuaren egoera zertan den azalduko zaie langabeei.
