Argitu online erosketa egin ondorengo zalantza sarrienak

Zalantza ugari izaten dira, erosketa web orri batean egin ondoren; askotan ez baitira  erantzunak erosketa gunean aurkitzen.  Hona hemen, online erosketa egin ondoren sarrien izaten ditugun zalantzak:

Noiz helduko zait eskatutakoa?

Gehienez ere 30 egunean iritsi behar da, enpresarekin beste epe bat hitzartu ezean. Erositako produktuekin batera, enpresaren helbidea, faktura, bermea eta erosketa bertan behera uzteko agiria eman behar dizkizute.

Eta, produktua ez badator bat kontratuan jasotakoarekin?

Bermeen araudia aplikatu dezakezu: horren arabera, produktua konpondu eta ordezteko eskubidea duzu, bai eta, bestela, prezioa jaitsi edo kontratua ebaztekoa ere.  Konponketa eta ordezkoa doan dira, eta barne daude bidalketa gastuak.

Utz al dezaket bertan behera erosketa kontratua?

Bertan behera utz dezake kontsumitzaileak egindako erosketa, inolako azalpenik eman gabe.  Produktua ailegatu egunetik edo, zerbitzua izatekotan, hitzarmena egin egunetik zenbatutako 14 egun dauzka horretarako.  Epea luzatu nahiz laburtu daiteke, horretarako aukera ematen bada produktua nahiz zerbitzua eskuratu duen web orrian

Zer egin dezaket eskatutakoa ailegatzen ez bada?

Enpresak ez badauka eskatu duzun produktua edo zerbitzua, horren berri eman behar dizu, eta, hogeita hamar eguneko epean, dirua itzuli. Kasu horretan, antzeko produktu edo zerbitzua eskain diezaguke enpresak, prezioa aldatu gabe.

Nolanahi ere, kasu bietan duzu atzera egiteko eskubidea.

 

Nola erreklamatu dezaket?

Lehendabizi, enpresa saltzailearekin jarri behar duzu harremanetan, ahal dela, akordio bat lortzeko. Lortzen ez baduzu akordioa, bi bide dauzkazu:

- Enpresak lurralde espainiarrean baldin badu establezimendua, kontsumitzaileen informazio bulegora jo dezakezu.

- Europar Batasuneko beste herrialde batean baldin badu, berriz, Kontsumitzaileen Europako Zentrora jo beharko duzu.

Informazio zabalagoa nahi izatera, begiratu web orri hau: Kontsumobide.

SUBIR