Ezagut itzazu Interneten saltzeko bost modu seguru
Erraz nabigatzeko moduko gida prestatu du Inguraldek; bertan aurkituko dituzu Interneten saltzeko tresnarik erabilgarrienak. Internetek merkatariei eskaintzen dizkien tresnak ezagutaraztea du helburu gidak.
Hiru elementu jotzen ditu gidak oinarrizkotzat online merkatura sartzeko:
- Plangintza.
- Ekipamendua
- Gaitasuna
Horrezaz gainera, Interneten bila gabiltzana aurkitzeko zer urrats egin behar ditugun azaltzen digu. Bost helmuga iritsi nahi dira:
- Saltokia erraz aurkitu eta kokatzea nahi dut.
- Negozioa eta hartan eskaintzen dena ezagut dezaten nahi dut.
- Negozioa sustatu eta kokatu nahi dut, balizko bezeroak erakarri eta haien leialtasuna ziurtatzeko.
- Eskariak egiteko aukera eman nahi dut.
- Zernahi lekutan produktuak eta zerbitzuak zuzenean saldu nahi ditut.
