Berriak

Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Ganberek Euskal Merkataritzaren Topaketaren hamazortzigarren edizioa antolatu dute maiatzerako.  Topaketari hasiera emateko, maiatzaren 3an Kongresu bat egingo da Bilbon, eta jarraitzeko, hainbat herritan, Barakaldon barne, zenbait tailer praktiko eskainiko dira hilabete osoan zehar.

Zahartzaroaren sektoreak zer negozio eta enplegu ahalmen duen aztertzeko bildu ziren eskualdeko hogeita hamar bat enpresa, apirilaren 14an, Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Inguraldek bultzatu zuen topaketa, SOCEM HUB gizarte berrikuntza proiektuaren esparruan.

Datorren astelehenean, hilak 18, helduko dira Barakaldokora Irudi Pertsonalaren sektoreko bi elkarte nagusiak, BIPE  (Irudi Pertsonalaren  Bizkaiko Enpresen Elkartea) eta IPB (Irudi Pertsonalaren Bizkaiko Elkartea), alegia, ile-apaingintza eta estetika sektoreari Irudi Pertsonalaren Arau Profesionala azaltzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Merkataritzaren Ganberaren laguntzaz taxutu dute elkarte biek Araua.

InfoAyudas buletina eguneratu dugu eta bertan jaso dugu argitaratutako azken informazioen laburpena.

SUBIR