Berriak
Inguraldek misio komertzial birtuala antolatu du tokiko enpresei Frantzian eta Mexikon negozio-aukera berriak hurbiltzeko
Ekimena Alemaniako eta Txileko merkatuei buruz apirilean egindako topaketaren osagarri izan da. Bertan, 20 enpresak hartu dute parte -horietako bat Barakaldokoa da
Ekonomia Sustatzeko Sailaren Foru Diputatu Ainara Basurkok Barakaldo bisitatu du, Eskualdeko Lehiakortasuneko programen eragina aztertzeko
Ekitaldia "Bizkaia Orekan sakonduz" programaren barruan dago, eta Amaia del Campo alkatearekin eta Inguraldeko arduradunekin bildu da Diputatua.
Bizkaiak enpresak eta startup-ak omendu ditu pandemiaren ondorioak gainditzeko egindako ekarpenagatik
Unai Rementeria ahaldun nagusiak Bizkaia Enpresa topaketaren hamargarren edizioa ireki du: "120 milioi euroko inbertsio publikoa mobilizatuko dugu datozen hilabeteetan, mugimendua, jarduera eta enplegua sortzeko. Eta pandemiaren fase gogorrenean hasitako trantsizioak bultzatzen jarraituko dugu. Krisia aukera bihurtzea erabaki genuen, eta trantsizio horiek bultzatzen jarraituko dugu".
Erabilerrazagoa,argiagoa eta soilagoa izateko berritu dute Barakaldoko aplikazio mugikorra
Herritarrengandik jasotako iradokizunei jarraiki aldatu zaio diseinua, bai eta erantsi ere funtzio berriak, hala nola, Kbusen ordutegiak eta geltokiak. Aplikazioa doakoa da, eta IOS bertsioan bezala Androiden ere deskargatu daiteke.
