Berriak
Amaia del Campok Barakaldoko Ironchip bezalako enpresen balio diferentziala nabarmendu du eredu ekonomiko berri baterako trantsizioan
Barakaldoko alkateak, tokiko enpresei egindako ohiko bisitetako batean, teknologia berriei lotutako proiektu berritzaileen aldeko apustua egiten jarraitzeko deia egin du, startup horren kasuan, esaterako; izan ere, duela gutxi Euskadiko Ekintzaile XXI saria jaso du.
Barakaldok Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria izendapena berritu du
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ematen du saria, eta I+G+Brekin eta ekoizpen-eredu iraunkorrago batekin duten konpromisoagatik nabarmentzen diren udalerriak aintzatesten ditu.
Barakaldok "zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria" saria jaso du aurten ere. Saria Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eman die I+G+b-rekin duten konpromisoagatik nabarmentzen diren udalerriei, bai eta tokiko esparruan ekoizpen-eredu jasangarriagoa sendotzen egindako ekarpenagatik ere. Hirugarren aldiz jarraian lortu du sari hori enpresak, eta horrek Innpulso Sareko kide izaten jarraitzeko aukera ematen dio.
Osasun Sailak COVID-19aren transmisioari aurrea hartzera bideratutako protokoloak egiteko gida zabaldu du, GIMNASIOei zuzendutako atal berri batekin
Espazioen aireztapena, edukieren kontrola eta erabiltzaileen arteko distantzia dira, besteak beste, praktikan jarri beharreko jarraibide komunak
23/2021 Dekretuan ezarritakoaren arabera protokoloa behar duten jardueretarako neurrien barruan sartzen da eguneratze hau
Barakaldok Smart Cityn Estatu osoko esperientziak aztertu ditu, hiri-eraldaketa digitalean aurrera egiteko
200 pertsona inguruk parte hartu dute gaur BIC Bizkaia Ezkerraldean egin den jardunaldian, besteak beste, Bartzelona, Bilbo eta Malagako "smartizazioaren" arduradunek. Ekitaldia Barakaldoko Udalak antolatu du TECH Friendly eta Vodafonerekin elkarlanean.
"Teknologia berriek ateak irekitzen dizkigute hiriak modu eraginkorragoan kudeatzeko, eta prest egon behar dugu aukerak aprobetxatzeko", esan du Amaia del Campo alkateak ekitaldiaren inaugurazioan.
