Berriak

NEURRI BERRIAK

Egoera berriaren baitan, LABIren Aholku Batzordeak Dekretua aldatu du, eta bihar, ekainak 19, jarriko da indarrean. Hauek dira hartutako erabaki garrantzitsuenak:

  • Jarduerak ixteko ordutegia gaueko ordu biak arte luzatuko da. Oro har, edukieraren muga % 60-koa izango da.
  • Edozein gizarte-, kultura- edo kirol-ekitalditarako, gehienez 600 pertsona egongo dira barruan eta 800 kanpoan. 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, maximoa 800 pertsonara zabaltzen da barnealdean eta 1.200 pertsonara kanpoan. 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten instalazioetan, gehieneko edukiera % 30ekoa izango da.
  • Ostalaritzan, mahai bakoitzeko sei lagun elkartzea ahalbidetzen da, bai kanpoan eta baita barruan ere. Barneko edukiera % 50-ean mantenduko da.
  • Txokoak eta elkarte gastronomikoak ireki ahal izango dira, ostarlaritzaren irizpide berdinekin. Edukieraren muga % 50-ekoa izango da, eta goizeko bederatzietatik gaueko ordu biak arte irekiko dira.
  • Aire librean egiten diren kultura, turismo edo natura bisitetan taldeek 20 pertsona elkartu ahal izango dute. Barnealdean 10 pertsona elkartu ahal izango dira.
  • Barruko instalazioetako kirol-jarduera 10 pertsonako taldetan egituratu ahal izango da. Aldageletako edukiera % 50-era arte handituko da. Eskola-kirolaren lehiaketak udako txapelketetarako baimenduko dira.

Irizpide horien jarraipena eta ebaluazioa etengabea izango da, eta 15-20 eguneko epean berrikusiko da, aldez aurretik edozein berregokitze egitea beharrezkoa ez bada. Lehendakariak adierazi duenez, joera positiboa mantentzen bada Bizi Berri III planak proposatzen dituen neurri berriak hartuko dira, edota osasun larrialdia bertan behera uztea aztertuko da.

Dekretua, infografia eta ohiko galderak

Iturria: Irekia

Barakaldoko alkateak, tokiko enpresei egindako ohiko bisitetako batean, teknologia berriei lotutako proiektu berritzaileen aldeko apustua egiten jarraitzeko deia egin du, startup horren kasuan, esaterako; izan ere, duela gutxi Euskadiko Ekintzaile XXI saria jaso du.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ematen du saria, eta I+G+Brekin eta ekoizpen-eredu iraunkorrago batekin duten konpromisoagatik nabarmentzen diren udalerriak aintzatesten ditu.

Barakaldok "zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria" saria jaso du aurten ere. Saria Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eman die I+G+b-rekin duten konpromisoagatik nabarmentzen diren udalerriei, bai eta tokiko esparruan ekoizpen-eredu jasangarriagoa sendotzen egindako ekarpenagatik ere. Hirugarren aldiz jarraian lortu du sari hori enpresak, eta horrek Innpulso Sareko kide izaten jarraitzeko aukera ematen dio.

Espazioen aireztapena, edukieren kontrola eta erabiltzaileen arteko distantzia dira, besteak beste, praktikan jarri beharreko jarraibide komunak
23/2021 Dekretuan ezarritakoaren arabera protokoloa behar duten jardueretarako neurrien barruan sartzen da eguneratze hau

SUBIR