Zure bankuak ez lizuke hau eskatuko
Estafa digitalak oso ohikoak dira. Itxuraz ofiziala den mezu edo dei batek zure bankuko kontuan sartzeko atea ireki diezaieke ziberkriminalei.
Iruzur mota horietan ez erortzeko eta banka digitalaren abantailak segurtasunez erabiltzeko, jarraitu aholku hauek:
- Kontuz ibili presa edo beldurra sorrarazten duten mezuez edo deiez.
- Ez sakatu inoiz SMS, posta elektroniko edo berehalako mezularitza bidez jasotako estekarik.
- Sartu online bankara beti aplikazio ofizialetik edo webgunera zuzenean sartuta.
- Ez eman pasahitzik ez datu pertsonalik telefonoz edo mezuz.
- Aktibatu bi urratseko egiaztapena ahal duzunean.
- Berrikusi bankuko kontuaren mugimenduak aldian-aldian.
- Eduki eguneratuta mugikorra, ordenagailua eta aplikazioak.
- Zalantzarik izanez gero, jarri zuzenean harremanetan finantzaerakundearekin.
