Gau beltza: berreskuratu tradizioa modu jasangarrienean

Urriak 31. Kaleak kandelaz eta kalabazaz betetzen dira egun horretan, Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatzeko. Duela urte batzuk, izara eta arropa zahar batzuk nahikoa ziren mozorrotzeko, baina Halloween inportatu zenetik, jatorrizko esanahia galtzen joan zen. Hala ere, tradizio hori pixkanaka berreskuratzen ari da, Euskal Herriko kultura balioan jarriz. 

Ospatu urteko gaurik ilunena modurik errazenean eta jasangarrienean: berrerabili mozorroak eta arropa zaharrak; egin zeure apainketa material birziklatuarekin; erosi behar baduzu, egizu tokiko dendetan; eta makillajea edo pinturak erosten badituzu, erreparatu osaerari eta iraungitze-datari.

 

Iturria: Kontsumobide aldizkaria 56.zk

SUBIR