«Dark patterns» edo patroi ilunak: zer dira?
«Dark pattern» direlakoak webguneetan eta aplikazioetan erabiltzen dituzten teknika engainagarriak dira. Kontsumitzaileak manipulatzen dituzte, egin nahi ez dutena egin dezaten eta egoera normalean hartuko ez lituzketen erabakiak har ditzaten.
Erabaki informatuak hartzeko dugun gaitasunari eragiten diote. Estrategia horien eraginez orduak eman ditzakegu mugikorrari so, etengabe korrituz, eta azkenean behar ez duguna erosiko dugu. Hala, beharrezkoa ez den kontsumoa areagotzen dute.
Estrategia horien artean daude, besteak beste, honako hauek: ezerezteko zailak diren harpidetzak, «onartzeko» botoiak «ukatzekoak» baino ikusgarriagoak izatea, erosketa-orgetan produktuak automatikoki sartzea, azkar erostera bultzatzen duten kontagailuak, erabiltzaileen jarduera-jakinarazpenak sare sozialetan eta gaitasun kognitiboan eragiten duen informazio-gainkarga.
Zerbitzu Digitalen Legean ezarrita dagoenez, web-orriak ezin dira erabili engainatzeko eta manipulatzeko, ez eta kontsumitzaileek erabaki libre eta informatuak hartzeko duten gaitasuna oztopatzeko ere.
Hala ere, enpresa guztietan ez dituzte gauzak errazten; horregatik, hobe da informazioa osorik eta arretaz irakurtzea, gure datuak nola erabiltzen dituzten jakiteko eta ez erosteko pentsatu gabe.
Iturria: Kontsumobide aldizkaria 53.zk
