Baten batek zure ordez jardun du bankuan?
Garrantzitsua da azkar erantzutea, gerta litezkeen kalteak minimizatzeko:
Jakinarazi lehenbailehen bankuari. Edozein transakzio susmagarri blokea dezakete, bai eta zure kontu guztiak ere, beharrezkoa bada. Aldatu pasahitzak eta gaitu bi faktoreko autentifikazioa, aparteko segurtasungeruza edukitzeko.
Ondoren, jarri salaketa poliziaren aurrean.
Ez ahaztu hurrengo egunetan bankuko mugimenduen jarraipena egitea, zuk baimendu gabeko transakziorik ez dagoela ziurtatzeko.
Iturria: Kontsumobide aldizkaria 53.zk
