Bideojokoak eta guraso-kontrola

Bideojoko gehienetan, guraso-kontrola ez dago modu lehenetsian aktibatuta, baina jardunbide kaltegarrien aurrean haurrak babestu nahi baditugu, beharrezkoa da aukera hori aktibatzea eta parametro batzuk ezartzea: 

  • Jokatzeko denbora kudeatzea. Parametro desberdinak ezar ditzakezu jaiegunetarako eta eskolaegunetarako.
  • Gastu ekonomikoa kontrolatzea. Hileko edo eguneko mugak ezar ditzakezu.
  • Hirugarrenekiko komunikazioa. Komunikazioak mugatzeko edo pertsona jakin batzuekin soilik hitz egitea baimentzeko aukera duzu. 

Eta are gehiago babesteko, bideojokoetan dabilenean haurraren ondoan egotea gomendatzen da ahal den guztietan. 

Iturria: Kontsumobide aldizkaria 51.zk

SUBIR