Edalontzi berrerabilgarriak jaialdietan. Merezi al dute?
Irtenbidea arazoa bera baino kaltegarriagoa izatea ekiditeko, garrantzitsua da martxan jartzea edalontziak itzuli eta garbitzeko sistema eraginkorrak (haiek erabiltzen dituzten pertsonen konpromisoa lortzeaz gain).
Bilgarri eta Bilgarrien Hondakinei buruzko legearen arabera, 2023tik aurrera edalontzi berrerabilgarriak eskaini behar dira jaialdi eta ekitaldi masiboetan, haien truke ordaindutako dirua berreskuratzeko aukerarekin. Horregatik, edalontzia itzultzen denean “gordailua berreskuratzen dela bermatzeko beharrezko mekanismoak gaitu beharko dira”.
Edalontziak nahikoa alditan berrerabiltzen badira, epe luzera karbono-aztarna txikiagoa izango da; beraz, onuragarria da ingurumenarentzat. Nahikoa berrerabiltzen ez badira, ordea, hondakin gehiago eta ingurumen-inpaktu handiagoa sortzen dute, baliabide eta energia gehiago behar baitira haiek fabrikatzeko.
Iturria: Kontsumobide aldizkaria 51.zk