14 urtetatik 16 urtetara igoko da sare sozialak edukitzeko gutxieneko adina

Adingabeen babes digitalari buruzko legearen aurreproiektuaren arabera, 16 urtetik beherakoak ezingo dira sare sozialetan sartu, ezta erregistratu ere. Gaur egun, gutxieneko adina 14 urte dira, eta adin horretatik beherakoek guraso edo legezko tutore baten baimena behar dute.

Halaber, legeak doako guraso-kontrol erabilerraza ezarriko du gailu guztietan, argi eta garbi aktibatu ahal izateko, eta adingabearen gurasoak edo legezko tutoreak zer aplikazio, zerbitzu eta eduki mugatu nahi dituen erabaki ahal izan dezan. 

Iturria: Kontsumobide aldizkaria. 51 zk.

SUBIR