Aurrezten al duzu BEZa hala iragartzen duten eskaintzetan?
Publizitate engainagarriak erosteko erabakia aldatzen duten gaizkiulertu eta nahasteak eragiten ditu; beraz, kontuz ibili:
“BEZik gabeko eguna”, “Aurreztu BEZa” edo “BEZa deskontatuko dizugu” bezalako mezuek gaizkiulertuak eragiten dituzte, balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) benetan deskontatuko dutela sinestarazten baitzaie bezeroei.
BEZa saltokiek eta enpresek saltzen dituzten produktu eta zerbitzuetan nahitaez aplikatu behar duten tasa bat da. Horrenbestez, ezinezkoa da zerga hori deskontatzea. Izatekotan, zenbateko horren beherapen baliokide bat eskain dezakete (adibidez, % 21a). Gutxiago ordainduko duzu, baina ez BEZa ordaindu ez duzulako. Gainera, kanpaina horiek pentsarazten digute zerga horren eraginez direla hain altuak prezioak, eta hori ez da egia.
Gogoratu: lortu promozio edo eskaintzaren baldintzei buruzko informazio gehiago, berehalako deskontu bat egingo dizuten (eta deskontu hori zenbatekoa den) edo kupoi bat emango dizuten jakiteko.
Iturria: Kontsumobide aldizkaria. 51 zk.
