Galdara komunitarioa duten auzokideen erkidegoek gasaren tarifa arautua eskura dezakete

Ministro Kontseiluak 18/2022 Errege Lege Dekretua onartu du, Ukrainako gerrak eta gatazka horren ondorioz sortutako egoerek eragin duten energia-prezioen igoeren aurrean kontsumitzaileen babesa indartzeko.

2022ko abenduaren 09a

Arauak, besteak beste, azken baliabideko tarifa berri bat (ABT; TUR, gaztelaniaz) sortu du gasezko berokuntza zentrala duten auzokideen erkidegoentzat, 2023ko abenduaren 31ra arte luzatuko dena.

Nork eska dezake?

Urtean 50.000 kWh baino gehiagoko kontsumoa duten auzokideen erkidegoek eska dezakete, bai eta zerbitzua ematen dieten energia-zerbitzuetako enpresek ere, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

- Auzokideen erkidegoak egunean izan behar ditu ordainketak.

- Etxebizitzek berokuntzako banakako kontagailuak izan beharko dituzte 2023ko irailaren 30erako, baldin eta instalazio termikoak betebehar horretatik salbuetsita ez badaude.

- Epe barruan egin beharko dute energia-efizientziaren ikuskapena, eta emaitza positiboa lortu beharko dute.

Auzokideen erkidegoko presidenteak eskatu beharko du tarifa berri hori, edo, hala badagokio, ordezkari baimendu batek edo komunitateari zerbitzuak ematen dizkion energia-zerbitzuen enpresaren arduradunak.

Nola eskatu?

Jabeen erkidegoek, lehenik eta behin, tarifa berri hori eskatu beharko diote azken errekurtsoko merkaturatzaileari (CUR, gaztelaniaz), hau da, hornidura orain kontratatuta duten enpresa-taldean integratutako azken errekurtsoko merkaturatzaileari.

Zein da tarifa berriaren prezioa?

Tarifa berria fakturatutako kontsumoari aplikatuko zaio, betiere azken bost urteetako batez bestekoa edo txikiagoa bada. Gastua gaindituz gero, gehiegizko kontsumoaren oinarrizko tarifaren % 25 ordainduko du. Tarifa berri hori azken 5 urteetako auzokideen elkargoaren batez besteko kontsumoa kalkulatuz egingo da. Kontsumo horren % 70ari % 40ko deskontua aplikatuko zaio, eta gainerako % 30ak, berriz, gasa merkatu libreko prezioetan ordaintzen jarraituko du. Nolanahi ere, tarifa hori kontratatzean % 50 inguruko aurrezpena kalkulatzen da.

Hauek izango dira tarifak:

 

 

Termino finkoa (€/ bezeroa)/ hilabetea

Termino aldakorra (cts/kWh)

Batezbesteko historikoaren berdina edo txikiagoa den kontsumoari aplikatua

Batezbesteko historikoaren gainetik dagoen kontsumoari aplikatua

50.000 kWh/urte baino gehiagoko eta 300.000kWh/urte edo gutxiagoko kontsumoa

58,48

8,210413

10,263017

300.000 kWh/urte baino gehiagoko eta 1.500.000 kWh/urte edo gutxiagoko kontsumoa

164,82

8,114849

10,143562

1.500.000 kWh/urte baino gehiagoko eta 5.000.000 kWh/urte edo gutxiagoko kontsumoa

1.143,93

7,420087

9,275109

Urtean 5.000.000 kWh baino gehiagoko eta 15.000.000 kWh edo gutxiagoko kontsumoa

3.189,46

7,084196

8,855245

15.000.000 kWh/urte baino gehiagoko eta 50.000.000 kWh/urte edo gutxiagoko kontsumoa

6.937,62

7,057774

8,822218

 

ITURRI: KONTSUMOBIDE

SUBIR