Barakaldoko Udalak KIUBen zerbitzua indartuko du pertsona bat gehiago ezarriz hortz klinika ixtearen kasuan arreta emateko

Ostiral honetan 14 erreklamazio espediente izapidetu dira Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoaren bidez, eta gainera erreklamazioak jartzea bizkortzeko bisita egutegi bat antolatu da.

Barakaldo, 2019ko otsailaren 15a

Inguraldek, Barakaldoko Udaleko garapen agentziak, astelehenetik aurrera pertsona bat izango du laguntza emateko Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegoan (KIUB), kontsumitzaileek izan ditzaketen eskubideei buruzko informazioa errazteko auzokideei, erreklamazioak ahalik eta modu bizkorrenean kudeatzeko, establezimendua ixteak eragin dituen kalteen ondorioz», azaldu du Inguraldeko presidenteak, Danel Solak.

Halaber, ezagutzera eman du 50 bat kaltetu Barakaldoko KIUBera zuzendu direla aholkularitza eskatzeko eta egoera honen aurrean nola jokatu jakiteko. «Gaur bertan 14 erreklamazio espediente izapidetu dira. Kasuaren berri izan bezain laster martxan ipini genituen neurri berezi batzuk kaltetuak lasaitzeko eta haien demandei aurre egiteko», gehitu du.

Hartutako lehenengo neurria kaltetuei arreta egiteko egutegi berezi bat antolatzea izan zen, ostiraletan. Arreta egiteko txanda eskatu duten guztiei jadanik eman zaie hitzordua, eta aurreikusita dago bi asteren buruan kaltea jasandako pertsona guztien demandak bideratuta egotea.

Barakaldoko KIUB bere arreta zerbitzuan plus bat eskaintzen ari da. Bertako profesionalek egoerari irtenbidea emateko jarraitu beharreko pausoez informatzeaz gain, hortz espedienteen berreskuratzea eta finantziazio kredituen etetea ere zuzenean izapidetzen ari dira.

Azkenik, Inguraldeko presidenteak honako hau azpimarratu du: «pertsona kaltetuen artean zalantzarik sortuz gero emandako hitzordu eguna baino lehen, KIUBera joan daitezke, laguntzaile arduradunak haien kezkei irtenbidea emateko». 

JARDUKETA JARRAIBIDEAK

KIUBek gomendio batzuk eman ditu gida bezala balio dezaketenak kaltetuentzat, baita ordainduta zituzten zerbitzuen gainean erreklamazioa egiteko ere:

1.- Erreklamazioa aurkeztu Barakaldoko Kontsumo Bulegoan (KIUB). Nola? Herritarren Arreta Zerbitzuan aurretiko hitzordua eskatuta, presentzialki edo telefonoz 944789200 zenbakian.

2.- Erreklamazioa dokumentatu ahal izateko, beharrezkoa izango da eskuragarri daukazun informazio guztia atxikitzea: aurrekontua, kontratuak, ordainagiriak, fakturak, publizitatea, eta abar.

3.- Erreklamazioa kaltetua izan denak aurkeztuko du, edo haren ordez, horretarako legalki baimendua izan den pertsonak (baimen dokumentua).

Kasu honek bi alderdi ditu: alde batetik, dokumentazio klinikoarekin eta hortzen historiarekin erlazionatuta dagoen gaixotasuna, eta bestetik, finantziazioarekin erlazionatuta dagoen alderdia. Izan ere, kontsumitzaileak haien tratamendua etetera behartuta daude, hasita dituztenak edota hasteko daudenak, eta horiek aurretik ordainduak izan dira.

Tratamendua etetera behartuta ikusi diren pertsonak eta haien dokumentazio klinikoa eta hortzen historia behar dutenak Bizkaiko Haginlarien Elkargo Ofizialarekin harremanetan ipin daitezke Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. e-mailaren bitartez.

Bestetik, zera gertatzen da batzuetan: tratamendua jasotzen ez jarraitzeaz gain, pertsona kaltetuek finantziazio kontratua indarrean izaten dute tratamenduaren ordainketa egiteko, eta gerta daiteke tratamendua osorik ez amaitzea. Zerbitzu horren prestazioari lotutako kreditua bada, kontsumitzaileak finantziazio kontratu hori deuseztatu egin beharko du.

Kontsumo Bulegoan erreklamazioa aurkeztu ondoren, finantza erakundearekin harremanetan jarriko gara hemendik, jadanik ordainduta dauden kantitateen kredituaren ezeztatzea eta itzultzea erreklamatzeko (totala edo partziala), eta Bizkaiko Haginlarien Elkargo Ofizialarekin kaltetuak izan diren pertsona bakoitzaren historia klinikoa eskatzeko.

Kontsumobidek eman dituen gomendioak etorkizunera begira:

1. Legalki ezarri diren klinikak aukeratu eta konfiantza ematen dutenak.

2. Eskubidea duzu idatziz eta zehaztutako aurrekontua eskatzeko. Idatziz informatu beharko da ere, aurrekontua onartzen den unetik, haginlari erantzulearen izena.

3. Publizitatea loteslea da. Publizitate liburuxkak, webguneko informazioa, aurrekontuak, fakturak eta abar gorde egin behar dira. Erreklamazio bat eginez gero behar izango dituzu.

 

SUBIR