Azken hilabete eta erdian, 459 laguni eman dio Barakaldoko KIUBek lurzoru klausulei buruzko aholkularitza

Finantza erakundeek  kobratu behar ez zen dirua nola erreklamatu azalduko die barakaldarrei Barakaldoko Kontsumitzailearentzako Informazio Udal Bulegoak

Europako Epaitegiaren epaia jakin zenetik, urtarrilaren 9tik, alegia, gai horri buruzko hogeita bat kontsulta jasotzen dira egunero, gutxi gorabehera

Barakaldo, 2017ko otsailaren 17a

Hipoteketan lurzoru klausula ba ote duen jakin nahi duen herritar orori eskaintzen dio urtarriletik Barakaldoko Udalak  banan banako aholkularitza zerbitzua.  Urtarrilaren 9an Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak hipoteka-maileguen lurzoru klausula abusuzkotzat jo eta finantza erakundeek bidegabe jasotako kopuruak itzultzera behartu ondoren hasi zen Barakaldo Kontsumitzailearentzako Informazio Udal Bulegoa aholkularitza eskaintzen.

Inguralderen bitartez eskaintzen den zerbitzuak lurzoruaren klausulari eta mailegua eratzeko gastuei buruzko 450 kontsulta jaso dtu. “Kontsulta kopuru handia izan da azken hilabete eta erdi honetan.  40 bat kontsulta izaten ditugu, egunean, eta horietatik erdia dira erreklamatzeko eskubideari, eta halakorik izatekotan, egin beharreko moduari buruzkoak” azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.

Lurzoru klausulei buruzko kontsultetan,  hipoteka-maileguetan  halakorik baduten jakin nahi izaten dute bertaratuek, bai eta zer urrats egin behar dituzten  ere, finantza erakundeetara jotakoan, beren eskubideak baliatzeko.  Alde horretatik, KIUBen ", kaltetuei laguntzen ari gara beren interesen alde egiten,ahalik eta bermerik handienaz eta indarrean den legeriarekin bat etorriz".  

JARDUTEKO PROTOKOLOA

Halatan, hipoteka-maileguetan abusuzko klausularik ba ote den egiaztatuko du barakaldarren eskura jarritako aholkularitza zerbitzu espezializatu batek. Bertan azalduko diete bertaratutako barakaldarrei nola erreklamatu kopuruak: zerbitzuan bertan banatzen dituzte, bete ondoren,  banketxean aurkeztu beharreko ereduak.  

Hipotekaren eskriturarekin batera, gutxienez, Jabetza Erregistroko faktura eta Egintza Juridiko Dokumentatuak ordaindu izanaren agiria ekarri behar dituzte kontsumitzaileek, KIUBera datozenean.

“”Lurzoru klausularik baduten jakin nahi duten herritarrak Dolores Ibarruri pasealekuan dagoen Kontsumitzailearentzako Informazio Udal Bulegora etortzea nahi dugu.  Zalantza argitzeaz gainera, prozesuan bakarrik ez daudela sumatuko dute, eta egin beharrekoa modu egokian burutu dutelako bermea izango dute” zirikatu ditu  Alkateak.

Barakaldoko Kontsumitzailearentzako Informazio Bulegoak Dolores Ibarruri pasealekuan (bidegorrian) duen bulegoan egiten dio jendeari harrera.  Aurrez aurreko zerbitzuaz gainera, online kontsulta eta erreklamazio zerbitzua jarri du kontsumitzaileen eskura,  Kontsumoko Euskal Institutuarekin batera, Inguraldeko http://www.inguralde.eus/consumo/consultas-y-reclamaciones-online.html web orrian.  

SUBIR