Hegaldia atzeratu edo bertan behera utzi dizute? Ez ahaztu zure eskubideak

Bidaiatzeko orduan, aireportura heldu, eta ondoren azaltzen diren hiru egoeretako batean aurkitzen bazara, erreklamatu.

  1. Guztira dauden jarleku kopurua baino txartel gehiago saldu, eta bidaiari guztiak azaltzen direnean, overbookinga dagoela esaten da.  Pentsatu ez arren, legezkoa da Europar Batasunean, baina jakin ezazu honako eskubideak dituzula:
    • 250 eta 600 euro arteko zenbatekoa jasotzekoa
    • Itxaron behar izateagatik sortutako gastuen zenbatekoa jasotzekoa (janaria, ostatua, etab.)
  2. Zure hegaldia atzeratu, eta 3 ordu edo gehiagoko atzerapenaz heldu zara helmugara. Atzerapenaren ondorioak edo arrazoiak kontuan hartuta, eskubide desberdinak dituzu:
    • Ezinbestekoa: airelineak ordaindu beharko ditu itxaron behar izateagatik sortutako gastuak.
    • Galera ekonomikoa edo kalte morala: kalte-ordaina eskatu ahal izango duzu kalte-galerengatik.
    • Zure hegaldiaren helburua zapuztea: dirua itzultzeko eskatu ahal duzu. Normalean, europar legediak “overbooking” egoeran bezalako konpentsazioa eta estaldura onartzen ditu.
  3. Zure hegaldia bertan behera utzi bada, aurreko puntuan azaldutako eskubide berberak dituzu. Gainera, airelineak beste hegaldi bat eskaini behar dizu, baina luzatu egiten bada, zure kontura aurki dezakezu beste hegaldi bat eta bidaiaren prezioa ordaintzeko eskatu.

Zure eskubide guztiak zehaztasun handiagoz ezagutu nahi badituzu, sakatu hemen.

SUBIR