Mugaz bestaldera bazoaz, ez ahaztu Roaminga

Atzerrira bagoaz, kontuan izan behar dugu telefono mugikorraren tarifak aldatu egiten direla.  Beraz, telefonoa erabiltzeko asmotan bagara, roamingaren eskaintzak begiratzea eta hobekien datorkiguna kontratatzea komeni zaigu..  

Gaur egun, zenbait mekanismo ezarri ditu Europako Batzordeak, faktura heltzen zaigunean ezustekorik ez izateko:

  • Muga ezarria du ibiltaritza-datuen trafikoari dagokion tarifetarako.  
  • %50era iristen denean kontsumoa, berez etengo da datuak deskargatzeko zerbitzua, beste kontsumo muga bat eskatu ezean.
  • Horrezaz gainera, gehienezko kontsumoaren % 80ko mugara heltzean SMS bidez eman beharko du operatzaileak abisua.

Bada gainera beste aukera bat: atzerrian:  operadore “anfitrioia” aukeratu dezakegu konexioa egiteko.  Konpainia guztiek dauzkate atzerriko operadoreekin aldez aurretik hitzartutako akordioak, beren nazioko mugetatik haratago zerbitzua eman ahal izateko bezeroei. Ez dira, ordea, zerbitzurik merkeenak.  Horregatik komeni da informazioa jaso, eta tarifarik merkeenak eskaintzen dituen operadorea aukeratzea.

2016ko apirilaren 30tik 2017ko ekainaren 14ra:

  • Norberak egindako deiak (minutu bakoitzeko) Tarifa nazionala + gehienez, 0,05 €.
  • Jasotako deiak (minutu bakoitzeko) Tarifa nazionala + gehienez, 0,0114 €.
  • SMS mezuak:  Tarifa nazionala + gehienez, 0,02 €.
  • Internetera konektatzea (datuen deskarga, MB bakoitzeko): Tarifa nazionala + gehienez, 0,05 €.

Gogoan izan, EBko herrialdeetan zaudenean soilik daudela konpainiak beharturik aratutako tarifa horiek aplikatzera.   Erne ibili, beste lurralde batzuk zeharkatu behar badituzu. (Andorra edo Suitza, e.b.).

SUBIR