Mugikorretako lineetan kobrantza gehigarriak nola saihestu gogorarazten dizugu

Premium eSaMeSak, Tarifatze Gehigarriko Zenbakiak eta zenbait Ezkutuko Aplikazio zerbitzu bereziak dira, eta gure fakturetako zenbatekoa garestitu dezakete.

Premium esamesak

Eskatu ez ditugun zerbitzuetako karguak saihesteko, zerbitzu horiek murritz ditzala eskatu behar diozu zeure telefono konpainiari.

  •  Premium SMSak: Telefono mugikorrera bidali ohi diren Informazio zerbitzu, aisia edo bestelako zerbitzu bereziren bati lotutako eSaMeS hauek ohikoak baino garestiagoak dira.

Enpresek ematen dituzte horrelako zerbitzuak, baina telefoniako operadoreak dira zerbitzurako sarbidea ahalbidetu, eta fakturazioa egiten digutenak.

  • Tarifatze Gehigarriko Zenbakiak (803 /806 / 807 / 905): oso kostu handiko zenbakiak dira, nahiz eta deia egin behar den  kobratu diezaguten.
  • Aplikazio ezkutuak: gure terminaletatik egiten dituzte deiak, eta nabarmen garestitzen dute fakturazioa .  

Telefono konpainia aldatzen dugun bakoitzean murriztu behar dira zerbitzuok.

SUBIR