On line erosketa segurua egiteko dekalogoa

  1. Dendaren harremanetarako datuak jaso, eta gorde (helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa...) bai eta produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarri teknikoak ere.
  2. On line erosketakEgiaztatu dendak Konfiantza on-line edo antzeko bestelako jokabide-koderik daukan, eta kontsumoko arbitraje-sistemara atxikita dagoen.
  3. Identifikatu on-line dendaren webguneak daukan segurtasun-maila, ondokoei erreparatuz: zerbitzaria segurua dela adierazten duen https:// helbideari, giltzarrapoari edo giltzari
  4. Egiaztatu guztizko prezioa dela eskainitako prezioa; alegia, barne hartzen dituela zergak, bidalketa gastuak edo erosketari lotutako bestelako gastuak.
  5. Ezagutu produktua entregatzeko modua eta data.
  6. Artxibatu ordenagailuan, eta, inprimatu, erosketa egiteko egin diren operazio guztien egiaztagiriak eta eskaintzari lotutako informazio guztia.
  7. Produktua jasotzen duzunean, ikusi ea baldintza onean iritsi den, eta arauzko dokumentazio eta informazio guztia berarekin dakarren..
  8. Akatsak baldin baditu, albaranean jasota utziko dugu, eta enpresa saltzaileari ahalik eta arinen jakinarazi.  Akastun produktuari argazkiak ateratzea komeni da. 
  9. Akatsik eduki ez arren, erosketa bertan behera utzi nahi badugu, 14 egun igaro baino lehen hartu behar dugu erabakia. Horrelakoetan, itzulera kostuak eska diezazkizukete, eta ez itzuli, gainera, produktua bidaltzeak eragindako gastuak..
  10. Zentzuz jokatu eta ez fidatu eskaintza oso merkeez  edo enkante tentagarriez, ez eta jokatu ez duzun loteria baten saria eman nahi badizute. Kasu horietan produktua edo tasak aldez aurretik ordaintzea eskatzen dute.
SUBIR