Hilabete izango dute jabeek alokairuetako fidantza “Bizilagun”en uzteko

Joan den martxoaren 30ean jarri zen indarrean Euskadin etxebizitzari buruzko araudi berria, zeinak zenbait aldaketa egin dituen alokairuen fidantzari eta kontratuak erregistratzeari dagokion arloan, jabe eta maizterrei segurtasun handiagoa eskaintzeko.  

Alokairuetako fidantza

Legez daude maizterrak alokairuagatiko fidantza eskudirutan ordaintzera behartuta, errentamendu kontratua indarrean sartzen den momentuan.  Fidantzaren zenbatekoa ez da errenta-hileko bat baino gutxiago izango, etxebizitzetan, ezta bi hileko baino gutxiago, beste erabilera baterako kontratuetan.  

Bestalde, kontratua gauzatu denetik hilabeteko epea izango du jabeak Eusko Jaurlaritzako Bizilagun Zerbitzuetan fidantza uzteko.

Nola utzi fidantza

Lurralde bakoitzeko Bizilagun Zerbitzuetan utz daiteke fidantza, bai eta Internet bidez ere.  Bigarren aukera hautatzekotan, norberak joan beharko du formularioa eta eskatutako dokumentazioa entregatzera; bestela ere,  posta ziurtatuaren bidez bidal daitezke biak.  Ondoren, fidantza ordainduko da.

Izapidea behar bezala egiteko, Bizilaguneko web orrian jarri du Eusko Jaurlaritzak informazio guztia.

SUBIR