Zu konturatu gabe haz dezakete mugikorreko faktura "aparteko estrek”
Azken hilotan, teleoperatzaile handiak datu mugikorren eskaintzari buruzko estrategia aldatzen hasi dira. Joan den urtera arte, oso soila zen mugikorrerako Internet tarifen funtzionamendu-sistema: kontratatutako megak kontsumitutakoan abiadura moteltzen zen baina ez zuen kostu gehigarririk.
Teleoperatzaileek sistema hori eskaintzen jarraitzen duten arren, gehienek ordezko bide bat eskaini dute: Interneteko bonu estrak. Euro baten edo biren truke 100 eta 200 bitarteko mega estrak kontratatu daitezke, hasierako tarifan kontratatutakoak agortutakoan.
Non datza polemika?
Telefono konpainietako zenbaitek automatikoki aktibatu dute aukera hori, eta horrela, datuak kontsumitutakoan, bonu estra lortzen duzu, eskatu ere egin gabe.
Hori gerta ez dadin, eskatu zeure konpainiari indargabetu dezala mega estren zerbitzua, eta adierazi abiadura murriztuarekin jarraitu nahi duzula.
