Elektrizitate kontratua sinatu aurretik, ezagutu aukeran dauden modalitate desberdinak
Gaur egun, hiru modalitate daude elektrizitate merkatuan. Hiruren arteko desberdintasuna elektrizitatearen ekoizpen prezioan datza soilik. Zenbateko horrezaz gainera, Industria Ministerioak arautzen dituen kostuei (sarrera-sariak) eta BEZ eta zerga bereziei dagozkien kopuruak agertzen dira fakturan.
Hiru dira kontratazio motak:
- Kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa (KTBP)
- 12 hilabeterako prezio finkoa
- Zerbitzua merkatu askean kontratatzea
Kontratu bat sinatu aurretik, merkatuan dauden eskaintzak alderatzea eta baldintzak argi izatea gomendatzen du kontsumitzaileei arreta emateko udal bulegoak.
Horretarako, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak energia (argia, gasa) eskaintzak alderatzeko tresna sortu du.